Teknologia -

Biltzarra

Mobile World Congressek errekorrak hautsi nahi ditu berriro

Telefono mugikorren industriaren munduko ekimen garrantzitsuena bihar hasi eta osteguna arte egingo da; 2.200 erakusmahai jarriko dituzte aurten.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mobile World Congressek (MWC), telefono mugikorren industriaren munduko ekimen garrantzitsuenak, bihar irekiko ditu ateak Hospitalet de Llobregateko (Bartzelona) Gran Viako azoka-barrutian. Parte hartzaile, ekitaldi eta inpaktu ekonomikoan errekorrak hautsi nahi ditu aurten.

Bihar, egunaren lehenengo orduetan hasiko da eta, bertan, Erregerekin egongo dira Carles Puigdemont Generalitateko presidentea; Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidentea; Ada Colau Bartzelonako alkatea; eta Soraya Saenz de Santa Maria Gobernuko presidente ordea.

100.000 profesional baino gehiago izango dira Mobile World Congresseko 12. edizioan. Ostegunera arte luzatuko da azoka, eta 2.200 erakusketari izango ditu.

Mundu osoko sakeleko telefonoen operadoreen interesak gordetzen ditu GSMAk, Bartzelonako biltzarraren antolatzaileak, hain zuzen ere. Betiko moduan, alor horretako nobedadeak erakutsiko dituzte, hala nola, aurrealde osoa hartzen duen pantailak dituzten mugikorrak, kamera dualak, irisa antzemateko sistemak, eta ohikoak ez diren materialekin egindako telefonoak, esaterako, zeramika.

Antolatzaileen aburuz, kongresuak 465 milioi euro inguru eragingo ditu, eta 13.200 aldi baterako lanpostu sortu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Telefonia mugikorra albisteak