Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Albiste faltsuak: Ibai bateko tximistaren bideoa kontrolatutako eztanda da

Teknologia

Albiste faltsuak

Ibaira eroritako tximistaren bideoa kontrolatutako leherketa da

eitb.eus

2017/08/11

Asteotan biralizatutako bideo batek nahasmena eragin du. Izan ere, 2012an grabatutakoa izan arren, gaur egungoa dela hedatu da. Tximista bat ibai batera nola erortzen den ikus daiteke. Azkenean, kontrolatutako leherketa izan zela baieztatu da.

  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Euria ari duen bitartean ibaietan bainatzeak izan ditzakeen arriskuez ohartarazten duen mezu bat hedatu da Whatsapp eta sare sozialen bidez. Albistearekin batera zabaldutako bideoan ikus daitekeenez, ustez tximista bat ibai batera indar handiz erortzen da, eta kolpe izugarria sortzen du. Hau da bideoa:

Whatsapp bidez bideo honekin bidalitako mezuak zera dio: "Zergatik atera behar dugu uretatik euria ari duenean? Tximista bat ibai batera nola erortzen den ikusi ez dutenentzat. Ikaragarria!"

Gabe Hash webgunearen arabera, Hardy Tomas delako batek Facebooken edukia argitaratu ostean iritsi da mundu osora. Milioika erreprodukzio izan ditu.

Dena den, hainbat webgunek bideoaren egiatasuna ikertu ondoren, benetakoa dela ondorioztatu duten arren, ez dela tximista bat argitu dute.

Bideoaren jatorria Rannikon Merityök enpresari finlandiarrak 2012an egindako argitalpen bat da. Ur-ingenieritza arloko enpresa bat du Merityök, eta honako izenburu hau eman dio bideoari: "Zulaketa plataforma, 3. zatia: leherketa".

Bideoa zehatz-mehatz aztertuz gero, ikus daiteke ibaira iristen den kable elektrifikatu batek sortzen duela eztanda.

Albiste faltsuak identifikatzeko gida.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena