Teknologia -

Enkante pribatu batean

Facebookeko akzioak 94.000 milioi dolarretan baloratu dituzte

Enkante pribatu batek 40 euroko balioa eman dio akzio bakoitzari. Baliteke datorren maiatzean Mark Zuckenbergeko enpresa burtsan sartzea.

Litekeena da datorren maiatzean Facebook Burtsan sartzea. Argazkia: EFE
Litekeena da datorren maiatzean Facebook Burtsan sartzea.
Litekeena da datorren maiatzean Facebook Burtsan sartzea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SharesPost Inc. baloreen merkatu bitartekari pribatuak 94.000 milioi dolarretan baloratu ditu Facebookeko akzioak. Horrela, 40 euroko balioa eman dio akzio bakoitzari.

Mark Zuckenbergeko enpresak Burtsan sartu ostean har ditzakeen balioa ezagutzeko orientazio bezala har daitezke datu hauek. Izan ere, azken informazioen arabera, litekeena da datorren maiatzean Facebook Burtsan sartzea.

Mauka ikusita, baten bat egoeraz aprobetxatzen saiatu da. Izan ere, Facebookeko akzio faltsuak saltzeagatik AEBetako emakumezko bat atxilotu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea