Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Jaurlaritzak eta EiTBk programa-kontratua sinatu dute 2019ra arte

EiTB TALDEA

Akordioa 2016-2019 aldirako

Jaurlaritzak eta EiTBk programa-kontratua sinatu dute 2019ra arte

EiTB

Bilbao

2016/02/24

EiTBri esleitzen zaion zerbitzu publikoko misioaren edukiak definitzen eta finantzaziorako jarraibideak ezartzen dira.

0:56
  • Partekatu
  • Bidali

Iruzkinak

Eusko Jaurlaritzak eta EiTBk 2016-2019 aldirako programa-kontratua sinatu dute gaur asteazkena (otsailak 24). Bertan, EiTBri esleitzen zaion zerbitzu publikoko misioaren edukiak definitzen eta finantzaziorako jarraibideak ezartzen dira.

Eusko Jaurlaritzak Aurrekontu Legean 115,7 milioi esleituko du 2016ko jardunerako; 116,7 milioi 2017rako; 119,1 milioi 2018rako, eta 121,6 milioi 2019rako. Diru kopuru hauen helburua honako hau da: taldeak publizitate salmentatik nahiz kudeaketatik eskura ditzakeen diru-sarreren eta EiTBri eskatzen zaion zerbitzu publikoko zereginean sortutako gastuen arteko desberdintasuna orekatzea.

Programa-kontratua Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak eta Maite Iturbe EiTBren zuzendari nagusiak izenpetu dute. Programa-kontratu honek, 2007ko abenduan sinatu eta 2012-2015 urteetan luzatutakoa ordezkatuko du. 2002koa da EAEko Administrazioak eta Euskal Irrati Telebistak sinatutako lehen programa-kontratua.

Programa-kontratuak EiTBk eskaintzen duen zerbitzu publikoaren deskribapena zehazten du, eta honako beste arlo hauek jasotzen ditu: zerbitzu horiek eskaintzeko hartzen dituen konpromisoak, EiTBk eta bere elkarteek bete beharreko helburu eta jarduerak, Eusko Jaurlaritzak erakunde honen finantziaziorekiko dituen konpromisoak, eta exekuzioaren kontrolerako mekanismoak. Konpromiso zehatzak eta hauen jarraipena egin nahiz betetze maila ezagutzeko adierazleak jasotzen dituen finantziazio-formula da.

Hitzarmenak, EiTBri bere helburuak betetzeko behar duen beharrezko egonkortasuna emateaz gainera, euskara eta gaztelaniazko telebista, irratia eta internet zerbitzuaren helburuak definitzen ditu: generalista, denetariko programazioarekin eta orekatua; iraunkorra eta sarrera propio osagarriekin, eta arduratsua, bere gobernu erakunde eta gizartearen aurrean kudeaketa gardena duena.

Programa-kontratuaren bidez, EiTBk izaera multimedia duen zerbitzu publikoa emateko konpromisoa hartu du, 24 orduz, urteko 365 egunetan eta honako hedabide hauetan ditu edukiak: telebistan (ETB1, ETB2, ETB3, ETB4, Canal Vasco eta ETBHD); irratian (Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria, Gaztea y EiTB Musika) eta interneten.

Halaber, EiTBren zerbitzu publikoa internetera zabaltzea eskatzen zaio, eitb.eus, EiTB Nahieran eta Canal Vasco/ETB Sat telebista kateen streaming-en bidez. Horrez gain, EiTBk bere planifikazioari eta social media ereduari eutsi behar dio, komunikazio taldeak informazio eta feed back-a sortzen duten edukiekin elkar eragiteko.

Albistegien lidergoa ere bere gain hartzen du EiTBk, eta horretarako honako oinarrizko hastapenak izan behar dituzte kontutan: egiazkotasuna, oreka informatiboa, inpartzialtasuna, neutraltasuna, independentzia eta sinesgarritasuna.

Euskararen sustapenari eta euskal gizarte elebidunari bultzada emateari dagokionez, EiTBk eremu sozial ezberdinetan euskaraz egin eta garatutako edukien, sorkuntza lanen eta jardueren difusioa sustatuko du. Bere emisioetan errealitate sozial elebiduna islatuko du eta elebitasunaren balioa agerian jartzeko lana egingo du, gizartean ekitatea,  kohesioa eta modernitatea sortzeko elementu gisa.

Programa-kontratuak EiTBk euskal kulturaren zabalkundearekin eta kirolaren sustapenarekin duen konpromisoa ere jasotzen du. Kirolaren sustapenari dagokionez, komunikazio taldeko medio ezberdinetan sustapenak izan beharreko adierazle zehatzak ere jasotzen ditu.

Suspertze ekonomikoarekin, enpleguarekin, ikerkuntzarekin, autogobernuarekin, kohesio sozialarekin eta hastapen eta balioen hedapenarekin konpromisoa ere biltzen dira gaur sinatutako programa-kontratuan.

EiTBk, horrez gain, euskal gizartean eta politika arloan adostasun garrantzitsuenak lortzen dituzten xede demokratiko eta etikoen inguruko informazio ardatzei jarraipena egingo die. ETAren indarkeriaren aurrean eta pairatutako beste edozein indarkeriaren aurrean, indarkeriaren aurka konprometitutako kontzientziazio politikoa da xede hauen ardatz nagusia.

Euskal ikus-entzunezko industriaren sustapena ere programa-kontratuak jaso du, gizartearentzako ekarri ekonomiko eta kulturalak sortaraziz itzuleran. Hain zuzen ere, ikus-entzunezko industriaren erreferentziazko parte garrantzitsua da  EiTB, euskal ikus-entzunezko alorraren barruan jarduera bultzatu eta sustatzen duen enpresa nagusia da.

Programa-kontratuan, halaber, teknologia berritzeko egin beharreko inbertsioak ere finkatu dituzte. Inbertsio horiek kalitatea eta produkzio ahalmena areagotzea ahalbidetuko dute produkzio sistemetan eta instalazioen mantenuan. Zentzu honetan, honako diru kopuruak iragartzen dituzte: 1,5 milioi euro 2016rako; 2 milioi 2017rako, 3,2 milioi 2018rako eta 3,4 milioi 2019rako.

Azkenik, sinatutako programa-kontratuak kudeaketa aurrerakoia eta gobernu arduratsuaren oinarriak aplikatzen jarraitzera behartzen du EiTB.

Agirian jasotako helburuen jarraipen eta kontrola Jarraipen Batzordeak egingo du, eta aldian-aldian programa-kontratuan bildutako adierazleen egoeraz berri emango zaio Administrazio Kontseiluari.

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena