Kataluniako Hauteskundeak 2024 -

CISen inkesta

Junts pel Sik eta CUPek gehiengo osoa lortuko dute, ozta-ozta bada ere

Kataluniako hauteskundeei begira CIS inkesta etxeak egindako galdeketaren arabera, 68-69 eserleku izango dituzte (gehiengo osoa baino bat gehiago). C's izango da bigarren indarra.

Junts pel Sik eta CUPek gehiengo osoa lortuko dute, CISen arabera

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Junts pel Si Kataluniako independentziaren aldeko zerrenda bateratuak irabaziko ditu irailaren 27ko hauteskundeak botoen % 32 eta 60-61 eserleku lortuta, CIS inkesta etxeak egindako galdeketaren arabera. Gehiengo osotik zortzi eserlekura geratuko da, horrenbestez, hautagaitza, eta CUPen babesa beharko du (zortzi ordezkari) gehiengo absolutua erdiesteko.

Galdeketa hauteskunde kanpainaren ataritan kaleratu du Espainiako Ikerketa Soziologikoaren Zentroak (CIS, gazteleraz), gauerdian hasiko baita inoizko garrantzi handiena hartu duen "borroka politikoa".

Eserleku estimazio horren arabera, Ciudadans izango da bigarren indar (19-20 diputatu), Catalunya Si que es Pot ezkerreko hautagaitzari aurrea hartuta (18-19).

PSCk atzera egingo du, eta laugarren indarra izango da Parlamentuan (16-17 ordezkari); PP, bosgarren (12-13). CUPek zortzi ordezkari lortuko ditu, betiere CISen arabera, eta gehiengo osorako giltzarri izango da. Unio Parlamentutik kanpo geratuko da. CUP,

Boto-asmoari buruz itaunduta, Junts pel Siren alde bozkatuko dutela esan dute galdetutakoen % 32, 2k. % 8,8k Ciudadans bozkatuko dute eta Catalunya Si que es Potk botoen % 8,6 eskuratuko du. Ondoren, PSC (% 7,4), CUP (% 5,6) eta Alderdi Popularra (% 3,9) dira bozkatuenak, hurrenez hurren.  Uniok botoen % 1 eskuratuko du, betiere CISen arabera.

CIS etxeko soziologoek egindako kalkuluen arabera, Junts pel Sik botoen % 38,1 jasoko du, atzetik C's (% 14,8) duela. Hirugarren indar bozkatuena (% 3,9) izango da Catalunya Si que es Pot plataforma; PSC, laugarren (% 12,2); PP, bosgarren (% 9,4), CUP eta Unio atzetik dituztela (% 5,9 eta %1,5, hurrenez hurren).

Aipatzekoa da galdetutakoen % 26k ez dakitela nori emango dion botoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak