Udal eta Foru Hauteskundeak -

Ekitaldia Okondon

Ramiro Gonzalez: 'Araba kokoteraino dago, eta aldaketa eskatzen du'

Araban azken "lau urteotan izandako ekimen eza, paralisia eta lidergo falta" kritikatu ditu Arabako ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak.

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusirako EAJren hautagaia. Argazkia: EiTB
Ramiro Gonzalez: «Arabak bizi duen egoeraren erantzukizuna PPrena da»

0:55

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusirako EAJren hautagaiak ohartarazi duenez, "Araba kokoteraino dago, eta aldaketa eskatzen du". Halaber, Gonzalezek azpimarratu duenez, "aldaketa nahi duenak aukera bakarra izango du: Euzko Alderdi Jeltzalea, hain zuzen ere".

Batzoki baten inaugurazioan izan da Gonzalez Okondo udalerrian. Halaber, Andoni Ortuzar EBBko presidentea eta Xabier Agirre ABBko presidentea ere izan dira bertan. Ekitaldi hartan, Araban azken "lau urteotan izandako ekimen eza, paralisia eta lidergo falta" kritikatu ditu hautagai jeltzaleak.

Gainera, Arabak une honetan bizi duen egoera ekonomiko latzaz hitz egin du Gonzalezek. Izan ere, Ekoizpen Industrialaren Adierazlearen indizeak murrizketarik handiena jasan du Araban, eta Biztanleria Aktiboaren azken Inkestak Araban eman ditu gainerako euskal lurraldeetan baino datu okerragoak.

"Horra hor egoera: horrela utzi du Araba Alderdi Popularrak. Geldirik egon garen lau urte izan dira", salatu du jeltzaleak, "ez da krisiaren kontrako politikarik egin, eta Madrilek eta Rajoyk esan dutena baino ez da egin". Gonzalezen aburuz, "PPk bereari eusten dio: ezer proposatu gabe, eta iraina baino ez botatzen; bizikidetzaren kontra doa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba