Udal eta Foru Hauteskundeak -

Radio Euskadi-n

Itunik bada, koalizioa egotea 'bigarren mailakoa' da, dio Egibarrek

Bestalde, jeltzaleak adierazi duenez, Marotok irabazi egin ditu hauteskundeak Gasteizen, "baina Euskadiko politikaririk baztertuena da, zubiak eta itun guztiak hautsi dituelako".

Koaliziozko gobernua izatea 'bigarren mailakotzat' hartu du Egibarrek

3:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren legebiltzarkide eta GBBren presidenteak positibotzat jo du PSE-EEren jarrera "elkar ulertzeko guneak bilatzeko", udal eta foru hauteskundeen ostean, eta, azpimarratu duenez, muinean akordioa baldin badago, "gobernu baten bide-orria izanda", forma, hau da, "koalizio gobernua egotea, bigarren mailakoa da".

Radio Euskadin egindako adierazpenetan, jeltzaleak, halaber, azpimarratu du Javier Marotok irabazi egin dituela hauteskundeak Gasteizen, "baina Euskadiko politikaririk baztertuena da, zubiak eta itun guztiak hautsi dituelako".

Gainera, EAJk hauteskundeetan emaitzak onak izan dituela nabarmendu eta gero, Egibarrek esan du garrantzitsua dela "akordioak lortzeko jarrera".

Horren ildotik, norberaren jarrera zehazteko, lehenik eta behin "zer, hau da, gauzen muina" zehaztu behar da. "Lehentasunekin eta balizko akordioetan bat eginez gero, forma edo nola egiten den bigarren mailan dago", esan du.

Era berean, jeltzaleak onartu egin du PSE-EEren jarrera ezberdina dela lurraldez lurralde, baina "jarrera da garrantzitsuena". "Akordio mailaren araberakoa izango da ondoren hartuko duen itxura", esan du. Puntu askotan "bat egiten dugu, gutxienez, iraganean hala izan da".

Egibarren arabera, akordioa baldin badago, gobernu baten bide-orria izanda", forma, hau da, "koalizio gobernua egotea, bigarren mailakoa da". Gainera, "hau ez da kargu-banaketa, baizik eta herritarrek eskatzen duten erantzukizunaren maila ematea", nabarmendu du.

Azkenik, kritikatu egin du EH Bilduk azken urteetan "erakundeak erabili" izana "bere proiektua inposatzeko". "Ez da abiadura arazoa, norabide arazoa baizik", erantsi du.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Gorka Urtaran bideoak EH Bildu PSE-EE Euskadiko PP bideoak Gasteiz albisteak