Udal eta Foru Hauteskundeak -

Akordio programatikoa

Ramiro Gonzalezen (EAJ) inbestidura babestuko du PSE-EEk Araban

Lurraldean “akordiorako oinarri sendoa” lortu dutela iragarri dute EAJk eta PSE-EEk. Ondorioz, Ramiro Gonzalez jeltzalea ahaldun nagusi izendatuko dute astearte honetan.

Ramiro Gonzalez EAJko ahaldungaia. Artxiboko irudia: EFE
Ramiro Gonzalez EAJko ahaldungaia. Artxiboko irudia: EFE
Ramiro Gonzalez EAJko ahaldungaia. Artxiboko irudia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ramiro Gonzalez EAJko ahaldungaiari babesa emango dio PSE-EEk astearte honetan, Araban. Foru Aldundian elkarrekin gobernatzeko “aurreakordio programatikoa” adostu dute jeltzaleek eta sozialistek.

Negoziatzen asteak eman ondoren, lurraldean “akordiorako oinarri sendoa” lortu dutela iragarri dute EAJk eta PSE-EEk agiri baten bidez. Funtsean, enplegu beharrizanei erantzuna ematen saiatzeko politika publikoak aldatzea adostu dute.

Bi alderdien arabera, negoziazioak mahai gainean jarri ditu akordioak jeltzaleen eta sozialisten arteko desadostasunak, baina bat egin beharra izan dute, arabarren mesederako, horien hitzetan.

Bi alderdiak akordio programatikoa zehazten eta ixten joango dira datozen egunetan, baina Ramiro Gonzalez (EAJ) Arabako ahaldun nagusi izendatuko dute astearte honetan.

Bigarren itzulian

PSE-EEko bost batzarkideen babesak ez dio EAJri lehen itzulian gehiengo absolutua bermatzen; izan ere, EAJk 15 ordezkari ditu Batzar Nagusietan. Hala ere, gehiengo sinplearekin izendatuko dute Gonzalez ahaldun nagusi, bigarren bozketan.

Javier de Andres (PP) jarduneko ahaldun nagusiak hautagaitza ez aurkeztea erabaki du, eta PPko 12 batzarkideek boto zuria emango dute. Hautagai jeltzalearen inbestidura ez dutela oztopatuko iragarri du EH Bilduk (11 eserleku), eta Jose Damian Garcia-Moreno Irabaziko hautagaiak batzarkide bakar baten babesa jasoko du. Ondorioz, ez da ezustekorik espero. Ahal Duguk zortzi ordezkari ditu eta Ciudadanosek bakarra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak EAJ-PNV Bizkaia Albisteak Araba Udal eta Foru hauteskundeak 2015 PSE-EE albisteak Arabako Ahaldun nagusia Udal eta foru hauteskundeak 2023 Arabako Foru Aldundia azken orduko albisteak