Udal eta foru hauteskundeak -

M26

EAJk irabazi eta PPk jipoia jaso du Gasteizen

PPk lehen postua galdu du, eta Arabako hiriburuko laugarren indarra izatera igaro da. PSE-EEk bigarren postua eskuratu du, eta EH Bildu hirugarren tokian geratu da.

Gasteizko emaitzak.
Gasteizko emaitzak.
Gasteizko emaitzak.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euzko Alderdi Jeltzaleak irabazi ditu udal hauteskundeak Gasteizen, PSE-EEren eta EH Bilduren aurretik. Horrela, Gorka Urtaranek emaitza onak lortu ditu Arabako hiriburuko alkate izateko beste lau urtez.

EAJk botoen % 23,64 lortu ditu, eta, ondorioz, 7 zinegotzi izango ditu, 2015ean eskuratu zituenak baino 2 gehiago. Horrela, jeltzaleek sozialistek eta koalizio abertzaleak baino ordezkari bat gehiago eskuratu dituzte, eta Gorka Urtaran alkateak kargua berretsiko du.

PSE-EEk botoen % 21,37 eta 2 zinegotzi gehiago lortu ditu. Maider Etxebarriaren hautagaitza bigarren indarra da orain, 6 zinegotzirekin.

EH Bilduk botoen % 20,54 eskuratu ditu, baina Miren Larrionek buru duen koalizioak ezin izan du garaipena eskuratu. 6 ordezkari lortuta, abertzaleek aurretik zuten zinegotzi kopuru bera lortu dute.

PPk jipoia hartu du Arabako hiriburuan, eta lehen alderdia izatetik laugarren indarra izatera igaro dira, botoen % 18,5ekin. Leticia Colmeronen alderdiak 4 zinegotzi galdu ditu, eta 5 ordezkarirekin geratu da.

Fernando Lopez buru duen Podemos-Ezker Anitza-Equo koalizioak Sumando-Hemen Gaudek eta Irabazik zituzten 3 zinegotziak izango dituzte Gasteizko Udalean, botoen % 9,86 lortuta.

Emaitzak Arabako udalerri nagusietan

Laudion, EAJk EH Bilduri kendu dio lehen postua, 7 zinegotzi lortuta. EH Bildu bigarrena izan da, 5 zinegotzirekin. OMNIA plataformak 3 zinegotzi eskuratu ditu, eta PSE-EEk, 2.

Amurrion, EAJk 8 zinegotzi eskuratu ditu, EH Bilduk baino bat gehiago. PSE-EEk eta Orain Amurriok zinegotzi bana lortu dute.

Agurainen, EAJk irabazi ditu hauteskundeak, 7 zinegotzirekin. EH Bilduk 6 eskuratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Europako hauteskundeak emaitzak online Europako hauteskundeak 2024 Udal eta Foru hauteskundeak 2015 EH Bildu Nafarroa Euskal sozialistak Euskadiko PP Nafarroako Hauteskundeei buruzko albisteak Albisteak Gaur Albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Nafarroako udal eta foru hauteskundeak