cerrar buscador

17:50

Bilboko Aste Nagusia

Segurtasun neurriak

Hauek dira Bilboko Aste Nagusian izango diren trafiko aldaketak

Eitb.eus

Segurtasun arrazoiak direla eta, Bilboko Udalak hainbat aldaketa egingo ditu trafikoan.

  • Bilboko Aste Nagusia (2015). Argazkia: EFE

    Bilboko Aste Nagusia (2015). Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Datorren larunbatean, abuztuak 20, Bilboko Aste Nagusia hasiko da. Horrenbestez, segurtasun arrazoiak direla eta, Bilboko Udalak hainbat aldaketa egingo ditu trafikoan.

Hala, abuztuaren 18ko 08:00etatik abuztuaren 30eko 15:00ak arte, trafikoa erabat etengo da Areatzako jai-esparruko kaleetan (Zingirakale, Epaltzaren Alarguna, Areatza eta Erriberan), eta dagokion udal baimena daramaten ibilgailuak eta Areatzako aparkalekura sartu behar dutenak soilik ibili ahal izango dira bertatik, beti ere Udaltzaingoaren irizpideei jarraituta.

Halaber, hilaren 20tik 28ra arte mugatutako jai-esparru hori Plaza Biribilera eta Bailen kalera zabalduko da. Plaza Biribilari dagokionez, trafikorako itxita egongo da, Aiala kalearen noranzkoa aldatu egingo da garraio publikoa ibili ahal izateko. Era berean, Bailen kalearen azken zatia trafikorako itxita egongo da 19:00etatik hurrengo eguneko 07:00-08:00ak arte. Hilaren 26an, Aste Nagusiko Hiri Krossa dela eta, zirkulazioa lehenago itxiko da, 18:30ean. Modu berean, Areatza, Uribitarte, Abandoibarra eta Euskalduna zubiaren arteko ibilbideari eragingo dio horrek.

Suziriek ere aldaketak eragingo dituzte trafikoan. 21:45etik aurrera eta oinezko kopurua gutxitu eta trafikorako baldintza egokiak egon arte, trafikoa eten egingo da kale hauetan: Pio X, Errekalde zumarkalea eta Campo Volantin pasealekua. Artxandako tunela ere moztu egingo da, Txorrierri-Salbe tartean.

Beste alde batetik, abuztuaren 15eko astelehenetik irailaren 1eko eguena arte, biak barne, ezin izango da aparkatu Anselmo Clave kalearen inguruan. Hor Txikigunea ipiniko dute.

Balearen desfilea dela eta, abuztuaren 21ean, 17:00etatik 20:45era bitartean, kaleak zirkulaziorako ixten joango dira bata bestearen atzetik Kale Nagusiaren eta zeharkako kaleen ingurunean, Plaza Biribiletik Jesusen Bihotzeraino. Azken plaza hori, dena den, trafikorako zabalik egongo da une oro.

Era berean, goitiberen jaitsierak trafikoa etetea eragingo du hilaren 28an, da 10:00ak eta 15:30 bitartean Erribera, Zabalbide (Fika eta Erribera artean) eta San Anton zubiaren arteko zatian, garraio publikorako izan ezik (Bilbobus eta Bizkaibus). Antolakuntzakoak arduratuko dira, Udaltzaingoarekin batera, esparruan baimendutako ibilgailuei bidea emateaz.

Garraio publikoa

Gehiago edo gutxiago, Aste Nagusiko trafiko aldaketak Bilbobuseko hainbat lineei eragingo die. Ibilbideak ordutegiaren arabera egokituko dira, eta, behar denean, zerbitzu batzuen maiztasuna areagotu egingo da. Hala, abuztuaren 26an bidaiari asko aurreikusten denez, Bilbobuseko zerbitzu osoa ohikoa den larunbat baten bezala izango da. Honako línea hauetan ere maiztasuna handituko da: 58 (Mintegitxueta-Atxuri), 13 (San Ignazio-Txurdinaga), 03 (Plaza Biribila-Otxarkoaga), 27 (Arabella-Betolatza) eta 30 (Txurdinaga-Miribilla).

Horri dagokion informazio guztia ikusteko aukera egongo da geralekuetan bertan, 010 telefonoan (944 010 010, Bilbotik kanpo deituz gero) edo Bilboko Udalaren webgunean.

Bestalde, Europa parkean izango diren kontzertuetara joateko, gau osoan ibiliko den metroa erabiltzea gomendatu du Udalak. Izan ere, Basarrate eta Boluetako geltokiek, Europa parketik gertuago egoteaz gain, kontzertu-gunerako ibilbide errazena eskaintzen dute.

skaintzen dute.

skaintzen dute.

Iruzkinak