cerrar buscador

15:32

Donostia

Turismoa

Eneko Goia, tasa turistikoaren inguruan hausnarketa egitearen alde

Agentziak | Erredakzioa

Donostiako alkateak esan duenez, zergen bidez turismoak ez du eragin ekonomiko zuzen handirik, nahiz eta Udalarentzat gastu nabarmena izan.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Eneko Goia Donostiako alkatea hirian tasa turistikoa ezartzearen inguruko hausnarketa egitearen alde agertu da gaur.

Kazetarien galderei erantzunez egin ditu adierazpenok Goiak, Aste Nagusia antolatzeko lanetan parte hartzen duten hainbat talderi udaletxean harrera egin aurretik.

Alkatearen hitzetan, “une honetan komenigarria litzateke turismoak hirian eragiten dituen gastu gehigarri guztiei horrelako zerga baten bidez aurre egin ote dakiekeen pentsatzea”.

“Turismoak jarduera ekonomikoa eta aberastasuna sortzen ditu hirian”, Goiaren arabera, “baina zerga bidezko diru sarrera zuzenen ikuspegitik oso eragin mugatua du fenomeno horrek”.

“Hala ere, Donostia bezalako hiri bateko udalarentzat gastu gehigarria da bisitarien etorrera handia, garbiketa zerbitzuetan eta mantenimenduan batik bat, eta mugikortasun eta segurtasun agenteetan ere bai”, gehitu du.

Goiak ez du tasa hau jartzeko balizko epeez hitz egin, beste erakunde batzuei ere baitagokie erabaki hori, baina “horren inguruko hausnarketa bat abiatzen ari da”, alkateak esan duenez.

Iruzkinak

  •