cerrar buscador

12:13

Donostia

1813ko sutea

Donostiako sutearen 203. urteurrenean hiriko argiak itzaliko dituzte

Eitb.eus

21:30ean, Abuztuaren 31 kalean, Alde Zaharrean zutik iraun zuen kale bakarrean, argiak itzali eta kandelak piztuko dituzte.

  • Donostiako sutearen urteurrena. Argazkia: EiTB (Artxiboko argazkia).

    Donostiako sutearen urteurrena. Argazkia: EiTB (Artxiboko argazkia).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

1813. urtean Donostia kiskali zenetik 203 urte beteko dira asteazken honetan, abuztuak 31, eta data hori kontuan izanda, Kañoyetan elkarteak egitarau zabala prestatu du. Ekitaldiak goizeko lehen orduan hasiko dira, Donostiako Alde Zaharrean, eta egun osoan zehar izango dira.

09:00etatik aurrera, Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak goiz-deia joko du Donostiako Alde Zaharreko kaleetan. Geroago, 11:30ean, meza-elizkizuna egingo dute San Bizente elizan, biktimen omenez.

16:45ean, Koruko Andre Maria Basilikaren plazatik Zuloaga plazaraino igaroko dira hiriko elkarte batzuk. Era berean, 17:00etan, Boreal taldearen kontzertua izango da Boulevard zumardiko kioskoaren inguruetan. 17:15ean, hiriari eraso nahi dioten soldaduak Zurriolatik sartuko dira. Geroago, 17:45ean, oroitzako desfilea Zuloaga plazatik irtengo da, eta Donostiako Alde Zaharrean murgilduko da.

18:45ean, Jazzaldia, Musika Hamabostaldia eta Zinemaldia omenduko dituzte Boulevardeko kioskoaren inguruetan. Jarraian, 1813ko abuztuaren 31ko biktimei lore-eskaintza egingo diete. Ordubete geroago, 19:30ean, hiria hartzearen berregintza historiko bat eskainiko da; Bretxan hasi eta Zuloaga plazan amaituko da. Halaber, Donostiako sutearen pasarte historikoak antzeztuko dituzte, 20:45ean, Zuloaga plazan.

Aurten ere, Abuztuaren 31 kalean, Alde Zaharrean zutik iraun zuen kale bakarrean, argiak itzali eta kandelak piztuko dituzte. 21:30ean, Zeremoniazko ibilbidea hasiko da San Bizente elizako atarian eta Santa Maria elizaren atariraino helduko da. Gainera, ibilbidean zehar, Donostiako himnoa eta Jose Maria Usandizagak 1813ko abuztuaren 31ko biktimen omenez idatzi zuen martxa entzungo dira. Santa Cecilia eta Gaztelupe abesbatzek abestuko dituzte kanta horiek.

Urtero egiten dira ekitaldi horiek Donostian, 1813ko sutearen urteurrena gogoratzeko. Garai hartan, Donostia hiria Frantziako Armadaren menpe zegoen, espainolen aliatuak ziren Ingalaterra eta Portugalgo armadek Donostia berreskuratu zuten arte. Orduan, erasotzaileek su eman zioten Donostiari, eta hainbat herritar bortxatu zituzten. Erre gabe utzi zuten kale bakarra egun Abuztuaren 31 izenarekin ezagutzen dena izan zen.

2013an, Donostia erre, suntsitu eta berriro eraiki izanaren bigarren mendeurrena ospatu zuten. Horretarako, herritarren parte-hartzea bultzatzeko egitarau zabala prestatu zuten urte osorako.

Iruzkinak