cerrar buscador

09:12

Gasteiz

San Prudentzio

Erretretak hasiera eman dio San Prudentzio eguneko jaiari

O.A. | EITB.EUS

Danbor-hotsak, barraskilo eta perretxikoen zaporeak eta Armentiako erromeriak gasteiztar eta arabarrak deituko ditu, urtero bezala, egunaz gozatzeko. Euri apur bat bota lezake, hasieran.

4:59
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Erretretak hasiera eman dio San Prudentzio eguneko jaiari, Gasteizen eta Araba osoan, asteazken gauean. Ostegunean zehar, danbor-hotsa izango da protagonista Arabako hiriburuan; barraskilo eta perretxikoen zaporeak eta Armentiako erromeriak ere, danborrek bezala, gasteiztar eta arabarrak deitu eta batuko ditu zaindariaren egunean.

Ostegunean, San Prudentzio egunez, hainbat danborrada aterako dira kalera, eta jaiak Armentiako zelaietan izango du jarraipena. Euskalmeten eguraldi iragarpenaren arabera, osteguneko lehenengo orduetan euria egingo du, baina egunak aurrera egin ahala atertzera egingo du. Bestalde, tenperatua maximoak 10 eta 13 ºC-ren bueltan geldituko dira.

Apirilak 28, osteguna

SAN PRUDENTZIO EGUNEKO DANBORRADA, 23:30etik 02:30era, Probintzia plazan

Festan parte hartzen duten gastronomia elkarteak Probintzia plazan bilduko dira, eta, gero, Gasteizko Alde Zaharrean eta erdialdeko kaleetan barrena ibiliko dira danborra jo eta jo.

· 01:00etik aurrera, Arka plazan: Herri dantzaldia Joselu Anaiak musika taldearen eskutik.

· 09:00etatik aurrera, Probintzia plazan: "Araba" Zortzikoa, Probintzia plazan, Arabako Foru Aldundiko txistulari eta tronpetarien bandaren eskutik.

· 12:00eta: XXXVII. Danborrada, Zeledonen Birbilobak kuadrillaren eskutik. Ibilbidea: Ahate Iturria, hiriaren erdialdea, Erdi Aroko hirigunea, Ahate Iturria.

· 18:00etatik 20:30era, Haurren Danborrada: Ibilbidea: Otxanda Andrearen dorrea, Probintzia plaza, Andre Maria Zuriaren plaza, Espainia plaza, Probintzia plaza.

ARMENTIAKO ZELAIAK

11:00: Prozesioa basilikaren kanpoko aldean, eta, ondoren, meza

12:00: Ohorezko aurreskua, elizkizunak amaitutakoan.

12:00: Dantzarien emanaldia, Arabako Dantzarien Biltzarren eskutik. Triskari Dantza Taldeak parte hartuko du.

12:30: Herri-kirolen erakustaldia: 2016ko Urrezko Aizkolariak txapelketako kanporaketa eta Jokin Eizmendi harri-jasotzailea.

18:00: Drindots musika-taldearen emanaldia.

Iruzkinak