Itxi

Faktoria

Memoria historikoa

R.Hardman:'Gazteek ikusi behar dute euskaldunak errefuxiatuak izan zirela'

Rowan Hardman Southamptonen jaiotako irakaslea gaur Bilbon izango den hitzaldiaren antolatzaileetako bat da. 1937an Britainia Handira joan ziren haur euskaldun errefuxiatuen historia kontatuko da.

  • 14:38 min
imagen player
imagen player
imagen player

Duela 24 urte etorri zen Euskal Herria Rowan Hardman eta euskaraz ere ikasi du. British Councilen egiten du lan eta erakunde honek antolatzen du gaur Carme Killnerrek Bilbon Azkuna zentroan 19:30etan emango duen hitzaldia. 1937an Britainia Handira joan ziren 4.000 haur euskaldunen historia kontatuko da, Killner bera ondorengo bat da, eta 'Faktoria'n izan dugu.

"Carmenen ama barkuan joan zen, bera umeen irakaslea zen. Gero han geratu zen eta Carmen jaio zen", esan digu Hardmanek. Argi du gaurko ekimenaren helburua, "gazteek ikusi behar dute euskaldunak errefuxiatuak izan zirela". Gai ugari landu ditugu Rowan Hardmani Faktorian egindako elkarrizketan.