Itxi

Arrauna

Arrauna

Arrauna

Azken jardunaldia eta playoffa

Koroa eta San Miguel Ligarako bi txartel, jokoan

eitb.eus

San Miguel Ligak Bermeon eta Portugaleten denboraldiko azkeneko bi jardunaldiak jokoan jarriko ditu.

1:55

San Miguel Liga bueltan da eta inoiz baino emozio gehiagorekin. Izan ere, aste-bukaera honetan gogoratzen dugun CaixaBank Koroaren lehia berdintsuenetariko baten amaiera jokatuko da, non Urdaibai Aviak eta NT2 Hondarribiak, koroa zeinen jabetzan geratuko den erabakiko dute.

Bermeo Hiriko XXXIV. Banderan, larunbatean 18:00 orduetatik aurrera, eta XLII. El Corte Ingles Banderan, igandean 12:00etan Portugaleteko uretan, jokatuko da txapelketa eta bide batez igoera faseko play-offa ere.

Bertan, CR Aresek, Ondarroa AEk, Kaiarriba AEk eta Portugalete Eulenek jokoan jartzen diren bi txarteletako bat lortzeko asmoarekin bidaiatuko dute.

"315">