Itxi

Beste kirolak

Golfa

Rahm liderrekiko 11 kolpera geratu da Augustako Masterseko bigarren jardunaldiaren ostean

EITB Media

Jon Rahm euskal golf jokalariak ez du egun ona izan txapelketako bigarren jardunaldian; ondorioz, Scheffler, DeChambeau eta Homa liderrekiko 11 kolpera dago orain.

  • Jon Rahm

    Jon Rahm, Augustako Masterseko 2. jardunaldian. Argazkia: EFE

Jon Rahm liderrekiko 11 kolpera geratu da Augustako Masterseko bigarren jardunaldia jokatu ostean. Euskal golf jokalaria da egungo txapelduna, baina egun kaskarra izan du, eta sailkapeneko lehen postuetatik urrundu da.

Barrikakoak (Bizkaia) zailtasunak izan ditu jardunaldian, eta momentu batzuetan kanpoan geratzeko arriskua izan du. Hala ere, Rahmek hobetu egin du azken txanpan, 76 kolpeko txartela aurkeztuta, lau parretik gora. Hala, bada, Rahm lidertzan berdinduta dauden Scottie Scheffler, Bryson DeChambeau eta Max Homa jokalariekiko 11 kolpera iritsiko da hirugarren egunera.

Gainera, Jose Maria Olazabal euskal golflariak kortea gainditu du, eta aurrera jarraitzen du Augustako Mastersean. Birritan irabazi du Olazabalek txapelketa hori, eta lehen postuetatik urrun bada ere, jokoan segitzen du, parretik gora sei kolpeko txartela aurkeztuta. Aurtengoa 35. Augustako Mastersa du gipuzkoarrak.