Itxi

Alaves

2-0

Alavesek porrota jaso du Tenerifen

Agentziak | Erredakzioa

Arabako taldeak 2-0 galdu du Heliodoro Rodriguez Lopez zelaian jokatu duen partida. Pedro Martin eta Omar izan dira golegileak.

  • Tenerife-Alaves. Argazkia: EiTB

    Tenerife-Alaves. Argazkia: EiTB

Alavesek 2-0 galdu du Teneriferen aurka Hliodoro Rodriguez Lopez zelaian. Talde kanariarrak entrenatzailea estreinatu eta Pep Lluis Martiren aginduetara garaipena eskuratu du.

Lehen zatia golik gabe bukatu da. Partidako lehen gola 58. minutuan etorri da, eta Pedro Martin izan da golegilea (1-0). Golaren ondoren, bi taldeek ez dute ia abagunerik sortu, baina 90. minutuan, etxeko taldeak 2-0ekoa egin du Omarren bitartez eta partida erabakita utzi du.

 

Fitxa teknikoa:

2. CD Tenerife: Dani Hernandez; Raul Camara, Carlos Ruiz, Jorge Sanz, Aurtenetxe; Alberto, Aitor, Vitolo; Suso (Martinez, 76. min), Pedro Martin (Omar, 61. min) eta Cristo Gonzalez (Abel, 87. min).

0. Deportivo Alaves: Pacheco; Estrada, Laguardia, Pelegrin, Carpio; Femenia (Barreiro, 67. min), Mora, Manu Garcia; Beobide (Dani Pacheco, 61. min), Juli (Llamas, 85. min) eta Toquero.

Golak: 1-0, 58.min: Pedro Martin. 2-0, 90. min: Omar.

Epailea: Adrian Cordero Vega.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alaves bideoak