Itxi

Alaves

2-2

Alavesi garaipenak ihes egin dio azken minutuetan

Agentziak | Erredakzioa

Puntuak banatu dituzte Tenerifek eta Alavesek. Adelante Ligako bigarren postuan daude babazorroak.

1:28

Alavesek bi puntu galdu ditu Mendizorrotzan, Tenerifek azken momentuan partida berdindu diolako. Gasteiztarrek lau berdinketa izan dituzte etxean, eta zaleen aurrean irabazi gabe jarraitzen dute otsailaren 7tik.

Tenerifek irabazten hasi du partida, 13. minutuan Nanon gola sartu duelako korner jaurtiketa batean. Hala ere, Alavesek kanariarrek atzean egindako akats bat baliatu dute berdinketa jartzeko, Juliren golarekin.

Bigarren zatian, Sergio Morak arabarrak aurretik jarri ditu lehenengo jokaldian. Bukaera baino lau minutu lehenago, Nanok Teneriferen bigarrena egin du, eta lesionatuta utzi behar izan du zelaia.

FITXA TEKNIKOA

Alaves: F. Pacheco, Carpio, Laguardia, Pelegrin, Raul Garcia, Mora, Bernardello, D. Pacheco (Iñaki, 81. min), Juli (Guichón, 88. min), Toquero (Beobide, 63. min), Manu Barreiro.

Tenerife: Dani Hernández, Cámara (Cristo, 78), Carlos Ruiz (Alberto, 46), Germán, Saúl García, Aitor Saz, Vitolo, Suso, Lara (Moutinho, 62), Nano, Lozano.

Golak: 0-1, 13. min: Nano. 1-1, 24. min: Juli. 2-1, 46. min: Sergio Mora. 2-2, 86. min: Nano.