Itxi

Alaves

Gaur, 22:00etan

Alavesek Valentziako zurrunbilotik probetxua atera nahi du

Agentziak | Erredakzioa

Mestallako taldeak, oraindik punturik gabe, Voro izango du behin-behineko entrenatzaile bezala, Pako Ayestaran kargutik kendu ostean.

Alavesek Valentziari egingo dio bisita, aurkariaren momentu txarrean. Etxeko taldeak kargutik kendu du Pako Ayestaran entrenatzailea, eta Salvador Gonzalez 'Voro' arituko da aulkian, behin-behinean.

Valentziak ez du oraindik punturik bildu Ligan denboraldi honetan. Alavesek, ordea, irudi ona eman du etxetik kanpo. Camp Noun garaipena eskuratu zuen, eta Vicente Calderonen, berdinketa. Orain, Mestallako ur nahasietan probetxua atera nahi du.

Mauricio Pellegrino 2012an entrenatzaile bezala debuta egin zuen lekura itzuliko da. 21 jokalari deitu ditu, Sergio Llamas, Manu Garcia Alonso, Manu Barreiro, lesionatutako Zouhair Feddal eta Edgar Mendez kanpoan utzita.

Vorok, orain arte taldearen ordezkariak, ez du aldaketa askorik egingo. Mathew Ryan eta Ezequiel Garay lesionatuak ez dira prest egongo.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Valentzia: Diego Alves; Montoya, Santos, Mangala, Gaya, Mario Suárez, Parejo, Enzo Pérez, Santi Mina, Nani, Munir.

Alaves: Pacheco; Kiko Femenía, Laguardia, Alexis, Raúl Garcia, Theo; Marcos Llorente, Dani Torres; Katai, Ibai, Deyverson.

bai, Deyverson.