Itxi

Alaves

20:45ean

Alavesek bide onetik jarraitu nahi du jaitsiera postuetatik ateratzeko

Agentziak | Erredakzioa

Abelardok garaipenaren bidean jarri du Gasteizko taldea. 20:45ean sailkapeneko hirugarren postuan dagoen Atletico Madrili egingo diote bisita.

Atletico Madrilen zelaian jokatuko du Alavesek, larunbatean 20:45ean, Abelardo aulkian dagoenetik hasitako bolada onarekin jarraitzeko eta jaitsiera postuetatik irteteko asmoz.

Madrildarrak, bestalde, sailkapeneko hirugarren postuan daude, eta beste garaipen bat nahi dute Bartzelonari eta Valentziari presioa sartzen jarraitzeko.

Babazorroek hiru puntura dute Deportivok markatzen duen salbazioa. Estekan lortutako sei puntuak, Abelardo heldu zenetik, baikortasuna ematen diote taldeari. Borrokaz eta lanaz lortu dituzte, Ibai eta Munirren golei esker.

Victor Laguardia, Rodrigo Ely, Hector Fernández eta Carlos Vigaray, atzean, izango dira Abelardoren bajak. Ruben Sobrino ere ez da prest izango.

Enzo Zidane eta Aleksandar Kantai ez ditu deialdian sartu.

Aurrean, Griezmannen Atletico Madril. Txapeldunen Ligatik kanporatu berri dute, baina Ligan galdu gabe jarraitzen dute. Chelseak baino ez die irabazi.

Alavesi golak egitea kostatzen zaio Mendizorrotzatik urrun, eta Atletico sendo dabil atzean, batez ere Jan Oblak saioan dagoelako.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Atletico Madril: Oblak; Vrsaljko, Savic, Godin, Filipe; Thomas, Gabi, Koke, Saul; Griezmann eta Gameiro.

Deportivo Alaves: Pacheco; Martin, Alexis, Maripan, Duarte; Manu Garcia edo Wakaso, Medran edo Pina; Ibai, Bojan o Burgui, Pedraza; eta Munir.

aza; eta Munir.