Itxi

Athletic Club

Athletic-Real Madril

San Mamesek agur esango dio Ligako klasiko handienetakoari

Erredakzioa

Athleticek Real Madril izango du aurkari igande honetan, 21:00etan. Madrileko taldeak Katedralean jokatuko duen azken partida izango da. Iraola, Aketxe eta Moran deialdian sartu ditu Bielsak.

  • Cristiano Ronaldo, Ibai eta Aurtenetxe

    Cristiano Ronaldo, Ibai eta Aurtenetxe lehen itzuliko Real Madril-Athletic partidan. Argazkia: EFE

Athleticek Real Madril izango du aurkari igande honetan (21:00etan) San Mamesen. Real Madrilek Katedral zaharrean jokatuko duen azken aldia izango da, eta talde zuri-gorriak ezustekoa eman nahi du zaleak saritzeko.

Baja mordoa izango ditu Marcelo Bielsak zuzentzen duen taldeak. Gurpegui, Laporte, De Marcos eta Aritz Aduriz zigortuta daude txartelen zikloa betetzeagatik. Zorionez, Andoni Iraola deialdian sartu da. Bielsak Bilbao Athleticeko Moran eta Aketxe ere sartu ditu deialdian. Hauek dira igandeko partidarako deialdian sartu diren jokalariak: Iraizoz, Toquero, Aurtenetxe, San Jose, Iturraspe, Llorente, Ibai, Raúl, Susaeta, Iraola, Isma López, Muniain, Ander Herrera, Castillo, Ekiza, Ramalho, Aketxe (37) eta Moran (39).

Real Madrilek datorren apirilaren 24an eta 30ean Borussia Dortmunden aurka jokatuko dituen Txapeldunen Ligako finalerdietako partidak ditu buruan, baina ez du Ligan itxura txarra eman nahi. Essien, Arbeloa, Özil eta Kaka baja izango dira. Bestalde, Casillas deialdian dago, eta hasieratik joka lezako Real Madrileko lehen taldean debuta egin zuen zelaian.

Ustezko hamaikakoak:

Athletic Club: Iraizoz; Ramalho, Ekiza, San Jose, Aurtenetxe; Iturraspe, Muniain, Herrera; Susaeta, Ibai Gomez eta Llorente.

Real Madril: Diego Lopez edo Casillas; Sergio Ramos, Varane, Pepe, Marcelo; Khedira, Xabi Alonso; Di Maria, Modric, Cristiano Ronaldo; eta Benzema.

Epailea: Fernando Teixeira Vitienes.

Zelaia: San Mames.

Ordua: 21.00etan.