Itxi

Athletic Club

Larunbatean, Getafe (16:00)

Susaeta etxean utzi du Valverdek eta Ibai zerrendara itzuli da

Erredakzioa

Talde zuri-gorriak denboraldiko unerik gozoenean egingo dio bisita Getaferi. Etxeita Ukrainako norgehiagokan lesionatu zen, eta bere ordez Gurpegi arituko da.

  • Athletic. Argazkia: EFE

    Athletic. Argazkia: EFE

Athleticek Coliseum Alfonso Perezen jokatuko du larunbat honetan, Getaferen aurka, 13. jardunaldiko partidan. Zuri-gorriek bolada onari jarraipena emateko asmoa dute, eta aurrean pixka bat trabatuta dabilen Getafe izango dute. Madrildarrek ez dute azken bi jardunaldietan garaipena eskuratu (berdinketa eta porrota), eta bilbotarrak ordea, denboraldiko unerik gozoenean dira.

Ernesto Valverderen taldea konfiantzarekin dago. Asteartean bideratuta utzi zuen Europa Ligarako txartela, Shaktarri irabazita (0-1), eta ligan 11 puntu eskuratu ditu azken bost neurketetan. Atzean lortutako sendotasuna da hobekuntza horren gakoa.

Hasierako hamaikakoan hainbat aldaketa espero dira. Xabi Etxeita Ukrainako norgehiagokan lesionatu zen, eta bere ordez Carlos Gurpegi arituko da. Aymeric Laporte zuri-gorrien defentsara itzuliko da, eta Aritz Aduriz aurrelariak ere hasieratik jokatuko du.

Susaeta etxean utzi du Valverdek eta Ibai zerrendara itzuli da

Deialdia: Iraizoz, Aurtenetxe, Laporte, Erik Moran, San Jose, Be¿ Iturraspe, De Marcos, Ibai, Bustinza, Iago Herrerin, Iraola, Mikel Rico, Gurpegi, Muniain, Aduriz, Viguera, Balenziaga, Unai Lopez.

¿