Athletic Club
Igoera fasea
Ziganda: 'Urte osoa daramagu partida honekin ametsetan'
Agentziak | Erredakzioa
Bilbao Athleticeko entrenatzaileak igoera lortuta dagoela pentsatzea arriskutsua dela esan du, Cadiz ez baita "joaneko partidan ikusitako taldea".
"Partida honekin ametsetan eman dugu urte osoa. Jokatzearekin oso pozik gaude, 40 gradu inguruko tenperatura iragarrita egon arren". Cuco Ziganda Bilbao Athleticeko entrenatzailearen hitzak dira, ostiral honetan Lezaman emandako prentsaurrekoan.
Entrenatzaile nafarrak Cadiz talde arriskutsua dela azpimarratu du: "Bigarren Mailara igotzeko prestatutako taldea da. Joaneko partidan ezustekoa hartu zuten (…) Cadizi urteko partidarik txarrena atera zitzaion. Bi taldeen arteko aldea ez da joaneko partidan ikusitakoa".
Zigandak iragarri duenez, jokalari guztiak eramango ditu Cadizera.
Ziganda: "Ez dugu urte osoan zehar dosifikatu, ez dugu orain egingo, ederra da jokalariak buru-belarri ikustea" #athlive #lezama
— Athletic Club (@athletic_eus) junio 26, 2015
Ziganda: "Partida irabaztera joatea da asmoa" #athlive #lezama
— Athletic Club (@athletic_eus) junio 26, 2015
script>