Itxi

Athletic Club

Igandean, 18:15ean

Granadan galdutako puntuak berreskuratu nahi ditu Valverdek Vallecasen

Agentziak | Erredakzioa

Entrenatzaileak Beñat eta Kike Sola sartu ditu deialdian. Gurpegui, Eraso eta Sabin Merino, berriz, kanpoan geratu dira.

1:15

Ernesto Valverdek adierazi duenez, Athleticek Granadan "galdutako hiru puntuak" berreskuratzeko asmoarekin egingo dio bisita Rayo Vallecanori igandean.

Entrenatzailearen ustez, Rayoren aurkako neurketa Los Carmenesen jokatutakoaren "ezberdina izango da". Paco Jemezen taldea "ez baita hain atzean sartuko", eta "presioa oso goian" egingo dutelako.

Vallecaseko partidari begira, Valverdek Beñat eta Kike Sola sartu ditu 18 jokalariko deialdian. Gurpegui, Eraso eta Sabin Merino, berriz, kanpoan geratu dira.

an geratu dira.