Itxi

Athletic Club

Europa Liga

'Egungo txapeldunari irabazi behar diogu, ez da erronka erraza'

Agentziak | Erredakzioa

Ernesto Valverde prentsa aurrean agertu da, zuri-gorriek San Mameseko 1-2koa irauli beharko dute Sanchez Pizjuanen.

  • Ernesto Valverde

    Ernesto Valverde

Sevillak eta Athleticek Europa Ligako final-laurdenetako bueltako neurketa jokatuko dute ostegunean Sanchez Pizjuan futbol-zelian gaueko 21:05ean. San Mamesen jokatutako partidan 1-2 irabazi zuen Unai Emeryren taldeak, beraz, erronka zaila du oso Athleticek.

'Egungo txapeldunari irabazi behar diogu, ez da erronka erraza, oso zaila baizik. Halere, guri horrelako erronkak ditugu gustuko, beraz, horretara goaz Sevillara', adierazi du Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzaileak.

FITXA TEKNIKOA

SEVILLA: Soria; Coke, Rami, Kolodzieczak, Escudero; N'Zonzi, Krychowiak, Vitolo, Iborra, Krohn-Dehli eta Gameiro.

ATHLETIC: Herrerín; De Marcos, Bóveda, Etxeita, Balenziaga; Susaeta, San José, Beñat, Muniain; Rául García eta Aduriz.

Epailea: Damir Skomina (SLO).

Futbol-zelaia: Ramón Sánchez-Pizjuan.

Ordua: 21.05/beIN Sports.

05/beIN Sports.