Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 19:30etan

Athletic, bosgarren postuaren bila Gurpegiren agurrean

Agentziak | Erredakzioa

Sevillak, Ligako azken neurketan aurkariak, Europa Ligako finala dute buruan. Celtari sailkapeneko bosgarren postua kendu nahi diote zurigorriek.

  • Gurpeguik azken norgehiagoka jokatuko du futbolari profesional bezala / EFE.

    Gurpeguik azken norgehiagoka jokatuko du futbolari profesional bezala / EFE.

Athleticek bosgarren postua berreskuratu nahi du Europa Ligako atariko partidak saihesteko asmoz. Celtak kendu zion azken jardunaldian. Larunbateko neurketa Carlos Gurpegiren azkena izango da. Futbol profesionala utziko du kapitainak.

Aurrean Sevilla izango dute. Ez dute ezer jokoan, eta hurrengo astean jokatuko dituzten bi finalak izango dituzte buruan: Liverpoolen kontra Europa Ligan eta Bartzelonaren aurka Errege Kopan. Sevillistek Kopako finala galduko balute, Athleticek ez lituzke Europa Ligako atarikoak jokatu beharko, Ligan seigarren izanda ere.

Zurigorriek Laporteren, De Marcosen eta, ziurrenez, Etxeitaren bajak izango dituzte atzean. Bovedak jokatuko du Gurpegirekin.

Valverdek Sabin Merino eta Iñigo Lekue izango ditu berriz prest.

Europan Athleticen borreroa izan zen Sevillan, Emeryk ordezkoez eta jokalari gaztez betetako hamaikakoa zelairatuko du.

USTEZKO HAMAIKAKOAK

Athletic: Iraizoz; Lekue, Boveda, Gurpegi, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul García, Muniain; eta Aduriz.

Sevilla: Sergio Rico; Carmona, Rami, Carriço, Escudero; Iborra, Cristoforo; Curro Sánchez, Carlos Fernández; Juan Muñoz eta Fernando Llorente.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Athletic