Itxi

Athletic Club

Igandena, 20:30etan

Iraizoz Deportivoren aurkako deialditik kanpo geratu da

Agentziak | Erredakzioa

Iago Herrerin ala Kepa Arrizabalaga jarriko du Valverdek atean. Athleticek garaipena behar du lehenengo puntuak eskuratzeko eta Liga hasiera txarrari buelta emateko.

  • Aduriz, Bartzelonaren aurkako partidan / EFE.

    Aduriz, Bartzelonaren aurkako partidan / EFE.

Athelticek Deportivori egingo dio bisita, lehenengo puntuak lortzeko asmoz, igandean 20:30etan. Gorka Iraizoz, titularra jokatutako bi partidetan, deialditik kanpo geratu da.

Iago Herrerin ala Kepa Arrizabalaga. Horietako bat egongo da atean. Horrela, Ernesto Valverdek denboraldi hasieran agindutako txandaketa eramango du atera.

Atezainekin baera, honakoek beteko dute deialdia: De Marcos, Boveda, Laporte, Balenziaga, San Jose, Beñat, Williams, Raul García, Susaeta, Aduriz, Iturraspe, Muniain, Vesga, Lekue, Etxeita eta Sabin Merino.

San Jose osatuta dago, eta jokatzeko prest, baina Mikel Rico oraindik ez dago jokatzeko moduan. Geldiunea ondo etorri zaio Athletici. Denboraldi-aurrea nekez egin zuten askok denbora irabazi dute.

Zurigorriek ez dute Riazorren irabazi azken urteetan. Deportivok oraindik ez du galdu denboraldi honetan.

UZTEZKO HAMAIKAKOAK

Deportivo: Lux; Juanfran, Albentosa, Sidnei, Luisinho; Carles Gil, Mosquera, Borges, Fayçal Fajr; Joselu eta Florin Andone.

Athletic: Herrerin; De Marcos, Bóveda, Laporte, Balenziaga; San José, Beñat; Williams, Raúl García, Susaeta; eta Aduriz.