Itxi

Athletic Club

Min hartuta

Didier Digard, baja sei edo zortzi hilabeterako

Erredakzioa

Osasunako jokalariak min hartu zuen Athleticen aurkako derbian eta haustura du eskuin belauneko lotailu gurutzatuan. Oriol Rierak, aldiz, bihurdura du ezker hankako orkatilan.

  • Digard eta Raul Garcia. Argazkia: EFE

    Digard eta Raul Garcia San Mameseko Athletic-Osasuna derbian. Argazkia: EFE

Didier Digard Osasunako jokalaria baja izango da sei eta zortzi hilabete artean. Hala jakinarazi dute talde gorritxoko medikuek. Athleticen aurkako derbian (1-1) min hartu zuen, eta aldatua izan zen norgehiagokako 33. minutuan. Ebakuntza egingo diote ondorengo egunetan.

Bestalde, Oriol Rierak ere min hartu zuen igandean San Mamesen eta zelaia utzi behar izan zuen 40. minutuan. Rierak bihurdura du ezker hankako orkatilan eta eboluzioaren zain geratzen da.

 

en da.

 

en da.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna