Itxi

Osasuna

Porrota Sadarren

Betisek azken minutuan egindako golak punturik gabe utzi du Osasuna

Agentziak | Erredakzioa

Nafarrek ezin izan dute denboraldiko bigarren garaipena lortu. Joaquin, Roberto Torres eta Felipe Gutierrez izan dira golegileak.

  • Cejudo eta Unai Garcia. Argazkia: Efe.

    Cejudo eta Unai Garcia. Argazkia: Efe.

Felipe Gutierrez txiletarrak azken minutuan egindako golak garaipena eman dio Betisi Sadarren 1-2. Partida parekatua izan da, baina andaluziarrek hobeto aprobetxatu dituzte euren aukerak.

Gustavo Poyeten taldeak egin du norgehiagokako lehen gola, lehen zatiko 19. minutuan. Joaquinek Nauzet atezainaren hutsa aprobetxatu du. Bigarrenean, Roberto Torresek berdinketa egin du, baina Betis ausartago aritu da eta hiru puntuak irabazi ditu Felipe Gutierrezek 90. minutuan zuzenean jaurtitako falta bati esker.

Betisek lehen minutuetan bideratu du partida, izandako lehen aukera garbian gola eginda. Joaquinek baloia sareetan sartu du Petrosek egindako paseari esker. Nauzet negargarri atera da baloiaren bila.

Iruindarrak berdinketaren bila atera dira bigarren zatian, Alex Berenguerren gidaritzapean. Eta ahaleginak saria izan du Roberto Torresek 48. minutuan egindako golarekin.

Gola, 90. minutuan

Golarekin indarra hartu beharrean gorritxoak ahuldu egin dira, eta Betis gero eta ausartago aritu da erasoan. Berdinketa behin betikoa zirudienean iritsi da sevillarren gola; Felipe Gutierrezek falta bat urrutitik jaurti du eta baloia Nauzeten atean sartu da. Partidako azken minutuan izan da jokaldia.

Osasuna jokalari bat gutxiagorekin ari zen, epaileak Riviereri txartel gorria atera diolako.

 

Fitxa teknikoa

1 - Osasuna: Nauzet; Oier, David García, Miguel Flaño, Unai García, Alex Berenguer (Jaime, 68. min); Digard, Roberto Torres, De las Cuevas; Sergio León (Fausto Tienza, 87. min) eta Oriol Riera (Riviere, 57. min).

2 - Betis: Adán; Piccini, Mandi, Pezzella, Alex Martínez; Jonas (Darko, 63. min), Petros; Cejudo, Joaquín (Alex Alegría, 82. min), Felipe Gutiérrez; eta Tonny Sanabria (Rubén Castro, 82. min).

Golak: 0-1, 19. min: Joaquín. 1-1, 48. min: Roberto Torres. 1-2, 90. min: Felipe Gutiérrez.

lipe Gutiérrez.