Itxi

Osasuna

Ohiko Batzar Nagusia

Osasunako bazkideek 51 milioi euroko aurrekontua onartu dute

Erredakzioa

Klubeko bazkide konpromisarioek 2016-2017. denboraldirako aurrekontua onartu dute, aldeko 180 botorekin eta aurkako 103 botorekin.

  • Osasunaren Ohiko Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

    Osasunaren Ohiko Batzar Nagusia. Argazkia: EFE

Astearte honetan egin den Ohiko Batzar Nagusian, Osasuna taldeko bazkide konpromisarioek onartu egin dituzte Luis Sabalza buru duen Zuzendaritza Batzordeak aurkeztu dituen kontuak (aurreko denboraldikoak) eta 2016-17rako aurrekontuak.

2015-16 denboraldiko kontuek 2,1 milioi euroko superabita izan dute, eta aldeko 209 botorekin eta aurkako 71 botorekin onartu dituzte. 38 bazkide abstenitu dira.

Halaber, Osasunako Zuzendaritza Batzordeak 51 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du denboraldi honetarako, eta 13,5 milioi euroko irabaziak izatea espero du. Konpromisarioek aldeko 180 botorekin eta aurkako 103 botorekin onartu dute. Bozketa honetan, 21 bazkide abstenitu dira.

Aurreikusitako 13,5 milioi euroko irabazietako 9,7 milioi Nafarroako Ogasunari eman beharko dizkio Osasunak. Izan ere, batzarrean emandako datuen arabera, Osasunak 28,8 milioi euroko zorra du oraindik.

 

indik.

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Osasuna