Itxi

Athletic Club

Europa Liga

Athleticek garaipena nahi du krisian dagoen Sassuoloren kontra

Agencias | Redacción

Zuri-gorriek eta Genkek, Rapiden kontra, garaipena lortzen badute gaur, bi taldeak sailkatuko dira hurrengo faserako.

  • Sassuolo, San Mamesen

    Sassuolo, San Mamesen

Athleticek US Sassuolo taldearen kontra neurtuko ditu indarrak gaur San Mameseko futbol-zelaian gaueko 21:05ean. Ernesto Valverderen taldeak Europa Ligako hurrengo faserako txartela eskuratu dezake jardunaldi honetan bertan, horretarako, irabazteaz gain, Genkek ere garaipena eskuratu beharko luke.

Talde italiarra krisian da, azken zazpi partidetan ez du garaipenik lortu. Halere, Mapei Stadiumeko futbol-zelaian jokatutako neurketan 3-0 jipotiu zuten talde zuri-gorria lehen itzuliko partidan.

Eusebio Di Francesco entrenatzaileak hainbat baja izango ditu osteguneko neurketarako, esaterako Domenico Berardi, Alfred Duncan eta Timo Letschert. Bestalde, aurrealdean aritzen den Matteo Politano jokatzeko prest izango da.

Ustezko hamaikakoak

Athletic: Iago Herrerín: Boveda, Yeray, Laporte, Balenziaga; San Jose, Beñat; Williams, Raul Garcia, Muniain; eta Aduriz.

Sassuolo: Consigli; Gazzola, Acerbi, Cannavaro, Peluso; Magnanelli, Missiroli, Biondini; Defrel, Matri eta Ricci.

Epailea: Viktor Kassai (Hungaria).
Futbol-zelaia: San Mames
Ordua: 21:05.

a: 21:05.