Itxi

Athletic Club

10.000 EURO

Athletic-Spartak partidako istiluetan nahasitako 25 lagun zigortu nahi dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Indarkeriaren aurkako Batzordeak 10.000 euroko isunak ezarri nahi dizkie horietako gehienei, baita kirolguneetara sartzeko bi urteko debekua ere.

  • Athletic-Spartak partidaren aurretik izan ziren istiluak. Argazkia: EFE

    Athletic-Spartak partidaren aurretik izan ziren istiluak. Argazkia: EFE

Indarkeriaren aurkako Estatuko Batzordeak "zigor larriak" ezartzea proposatu du 25 lagunentzat, Europa Ligako Athletic-Spartak partidaren aurretik gertatu ziren istiluetan esku hartzeagatik. Aipatu istilu horietan zehar, Ertzain bat ondoezik sentitu zen, eta ospitalean hil zen bihotzekoak jota.

Zigor horietako gehienak 10.000 euroko isunak dira, baita kirolguneetara sartzeko bi urteko debekuak ere.

Horrez gain, aipatu batzordeak Athletici ere zigor larria ezartzea proposatu du, neurketa horretan San Mamesera bengalak "sartu eta piztu zitezela ez ekiditegatik".

Halaber, Indarkeriaren aurkako Batzordeak 5.000 euroko isuna eta kirolguneetara sartzeko 12 hileko debekua ezarri nahi die hiru zaleri, Athletic-Marseilla norgehiagokaren zehar segurtasun-langile bati eraso egiteagatik.