Itxi

Eibar

Ipuruan

Eibar Sportingi gailendu zaio bigarren zatian

Agentziak | Erredakzioa

Keko eta Borja Bastonen golei esker, garaipenera itzuli dira armaginak, bost partida irabazi gabe egon ostean. 75. urteurrenaren azken ospakizun eguna izan da.

  • Borja Baston, bigarren gola ospatzen / EFE.

    Borja Baston, bigarren gola ospatzen / EFE.

Eibarrek bukaera eman dio emaitza txarren boladari, Sportingi Ipuruan irabazita, Keko eta Borja Bastonen golei esker. Armaginek 24 punturekin, taularen erdian, amaitu dute 2015a, 75. urteurrena.

17. jardunaldikoa bi taldeen arteko lehenengo neurketa izan da Lehen Mailan, bientzat historikoa izan den urtean. Eibarrek 75 urte bete ditu, eta Sportingek BBVA Ligara igotzea ospatu du.

Bi taldeek oso azkar jokatuz hasi dute neurketa, baina nagusitasunik gabe. Eibar izan da aurkariaren atera gehien hurbildu dena, baina Dani Garciak huts egun du aukeretan.

Lehenengo abagunea Saul Berjonena izan da, estrategia jokaldian, baina ez da aukera askorik egon lehenengo zatian, baloia azkar mugitu duten arren, area batetik bestera.

55. minutuan, bigarren zatian, Kekok lehen tantoa egin du, gurutzatutako jaurtiketa batan. Golak etxeko taldea animatu du.

Bigarren gola Saul Berjonen erdiraketa baten ostean heldu da. Borja Bastonek ondo aprobetxatu du, markagailua erabakita uzteko. Sportingek ez du etxi, baina armaginek ez dute arazorik izan azkenean hiru puntuak eskuratzeko.

FITXA TEKNIKOA

Eibar: Riesgo; Capa, Dos Santos, Ramis, Lillo; Escalante, Dani Garcia (Adrian, 75. min); Keko Gontán (Antonio Luna, 86. min), Verdi (Sergi Enrich, 88. min), Saul Berjon; eta Borja Baston.

Sporting: Cuellar; Lora (Berrera, 79. min), Jorge Mere, Guitian, Alex Menendez (Isma Lopez, 64. min); Omar Mascarell, Rachid; Halilovic, Dani Ndi, Jony; eta Sanabria (Castro, 62. min).

Golak: 1-0, 55. min: 'Keko' Gontan. 2-0, 63. min: Borja Baston.

: Borja Baston.