Itxi

Eibar

5. jardunaldia

Eibarrek aurpegia eman du, baina porrota jaso du Malagan

Mikel Dominguez | eitb.eus

Sandro eta En-Nesyriren bi gol onek buelta eman diote Ligan debutari aritu den Nanori, nahiz eta talde armaginak La Rosaledan irudi ona erakutsi duen arren.

Eibarrek La Rosaledan galdu du (2-1), eta zazpi punturekin geratu da sailkapenean.

Hobeto hasi du Eibarrek neurketa, hasieran arrisku handirik hartu gabe, Malaga atzean geratzen zen bitartean. Armaginak animatu egin dira, eta baloiari abiadura handiagoa eman diote, gora begira.

Horrela heldu dira lehenengo aukerak. Ordu laurdenera, Kamenik Lejeunen erdiraketa arriskutsu bat urrundu behar izan du, eta bost minutura, Konek gauza bera egin du Inuiren erdiraketa. Eibarrek baloiaren jabetza izan du; Malaga, desagertuta.

Sandroren lanari esker esnatu dira Malagakoak. Bi aldiz kanpora bidalu du baloia. Beste abagune batean, Riesgok pilota harrapatu behar izan du, Sandrok bikainki kontrolatu ostean.

Eibarrek kontrolpean izan du partida Malagaren ezintasunarenurrean, baina errematea falta izan zaio. Chory Castrok, aldiz, Riesgo lanean jarri du, Malagaren aukerarik argienean.

41. minutuan, Lehen Mailan debuta egin duen Nanok aurretik jarri ditu armaginak. Atezainaren aldaratzea barruan sartu du.

Poztasunak, baina, gutxi iraun du. Malaga golarekin suspertu da, eta berdinketa heldu da, Sandroren jokaldi eder batean. Area barruan baloia harrapatu, kontrolatu, atzelaria igaro du, eta gelditzeko ezinezkoa izan den jaurtiketa jarri dio Riesgori.

Bigarren zatia berdinduta hasi da, eta hasieran ez da egon areara iritsi den talderik. Minutuan igaro ahala, Eibarri luzeegia egin zaio norgehiagoka, eta hobera egin du Malagak.

Andaluziarrak izan dira aukeren protagonistak, batez ere Sandroren erdiraketei esker, Riesgo eta atzelariak lanean jarri dituzte eta.

Pedro Leon zelairatu denean, Eibarrek arnasa hartu du, baina 76. minutuan heldu da jokaldi erabakigarriena. Youssef En-Nesyrik, arearen eskuin ertzetik, barrura bidali du baloia, gurutzatuta. Beste behin, Asier Riesgorentzat ezinezkoa izan da gelditzea, eta aurretik jarri da Malaga.

Armaginek berdintzeko aukera onak izan dituzte 5 minutuan. Lanari ekin diote azken minutuetan, baina huts egin dute Inuik, Pedro Leonek eta Escalantek.

FITXA TEKNIKOA

Malaga: Kameni; Rosales, Llorente, Kone, Juan Carlos (Torres, 32. min); Juanpi, Camacho, Kuzmanovic (Fornals, 83. min), 'Chory' Castro; Sandro eta Charles (En Nesyri, 67. min).

Eibar: Riesgo; Arbilla (Capa, 81. min), Dos Santos, Lejeune, Junca; Jota (Pedro Leon, 66. min), Fran Rico, Escalante, Inui; Adrian eta Nano (Enrich, 63. min).

Golak: 0-1, 41. min: Nano. 1-1, 44. min: Sandro. 2-1, 75. min: En Nesyri.

min: En Nesyri.