Itxi

Eibar

Igandean, 18:15ean

Eibarrek bigarren garaipena nahi du eta Athleticek lehena

Erredakzioa

Armaginek Malagari irabazi zioten lehen jardunaldian eta zuri-gorriek berdindu egin zuten Getaferen aurka. Euskal derbia igandean jokatuko da Ipuruan, 18:15ean.

  • Eibar-Athletic. Argazkia: EFE

    Iragan denboraldiko Eibar-Athletic partidako irudia. Argazkia: EFE

Eibarrek eta Athleticek euskal derbia jokatuko dute igande honetan, 18:15ean, Ipuruan. Armaginek Malagari irabazita ekin zioten Ligari; zuri-gorriek, ordea, berdindu egin zuten Getaferen aurka San Mamesen. Ondorioz, Eibarrek bigarren garaipena lortu nahi du, eta Athleticek lehena.

Ostegunean Europa Ligako atariko kanporaketa jokatu zuen Athleticek Panathinaikosen aurka eta horrek nekea eragin diezaioke talde bizkaitarrari. Hala ere, Jose Luis Mendilibar Eibarreko entrenatzaileak esan du, ez duela uste Athleticek nekea igarriko duenik.

Ustezko hamaikakoak:

Eibar: Dmitrovic; Capa, Oliveira, Ramis, Jose Angel; Dani Garcia, Escalante; Alejo, Kike Garcia, Inui; eta Enrich.

Athletic: Kepa; Lekue, Nuñez, Laporte, Balenziaga; Susaeta, Beñat, Vesga, Muniain; Williams eta Aduriz.

Epailea: Sanchez Martinez.

Zelaia: Ipurua.

Ordua: 18:15ean.