Itxi

Eibar

Erosi egin dute

Orellanak Valentziaren aurka jokatu ahal du, Eibarrek erosketa gauzatu ostean

Agentziak | Erredakzioa

Txiletarra Eibarreko jokalaria da orain, azken hilabeteetan utzita jokatu ostean.

  • Orellana, Vila-realen aurkako partidan. Argazkia: Efe.

    Orellana, Vila-realen aurkako partidan. Argazkia: Efe.

Valentziak eta Eibarrek berak aditzera emandakoaren arabera, talde armaginak Fabian Orellana erosteko zuen aukera gauzatu du. Azarotik hona, txiletarrak utzita jokatu du Jose Luis Mendilibarren taldean.

Eibarrek bi milioi euro ordaindu behar zituen jokalaria erosteko Lehen Mailan jarraitzea ziurtatuz gero, eta egoera hori iragan asteburuan gauzatu da.

Ondorioz, Orellana Eibarreko jokalaria da orain, eta igandean Valentziaren aurka jokatu dezake igandean.