Itxi

Reala

Iñigo Martinez

'Moyesen etorrerak intentsitate handiagoa ekarri du entrenamenduetara'

Erredakzioa

Iñigo Martinezen arabera, eskoziarrak "daukagun guztia emateko eskatzen digu". "Baloia borrokatzerakoan eta sarrerak egitean ehuneko ehuna nahi du", azaldu du jokalariak.

1:19

Iñigo Martinez Realeko atzelariaren ustez, David Moyes entrenatzailearen etorrera "gauza askotan" nabaritu du Realak, baina entrenamenduen "intentsitatean" eta jokalariei eskatzen dien "oldarkortasunan".

"Gauza guztietan nabaritu dugu, baina batez ere intentsitatean eta oldarkortasunean. Bera gainean dago eta presionatu egiten dizu. Jokalarioi horrek motibatu egiten gaitu. Entrenatzaile berria da eta daukagun onena ematen ari gara. Lehen ez zegoen orain dagoen intentsitatea", azaldu du jokalariak prentsaurrekoan.

Moyesek "guztia emateko" eskatzen die: "Baloia borrokatzerakoan eta hanka sartzea egitean ehuneko ehuna nahi du. Horretan jaioa nahiz. Entrenatzaile honek etapa ezberdin asko bizi izan ditu eta asko ikasiko dugu berarekin", esan du Martinezek.