Itxi

Reala

Anoetan

Bravo: 'Min eman zidan Realak ni jarraitzeko aukeran ez pentsatzeak'

Erredakzioa

"Jendeak ni ondo hartzea espero dut. Gauzak ondo egin nietuela sentitzen dut, dana eman nuen han egon nintzenean eta klubari estimua diot", esan du Bartzelonako atezainak.

  • Claudio Bravo, Realan jokatzen zuen garaian. Efe.

    Claudio Bravo, Realan jokatzen zuen garaian. Efe.

Claudio Bravo atezain txiletarra Anoetara itzuliko da igandean, bere talde ohiaren aurka jokatzeko. Bravok onartu egin du Realak bera talde txuri-urdinean jarraitzearen alde ez egiteak min eman ziola, udan Bartzelonak bera fitxatzeko asmoa agertu zuenean.

"Min apur bat eman zidan ni jarraitzeko aukera ez planteatzea. Nire irteeran gehiago pentsatu zuten", esan du Bravok. Talde blaugranak 12 milioi euro ordaindu zizkion Realari bere fitxaketagatik.

Gaur egun, Bravo Bartzelonako atezain titularra da, eta bera hartzeko garaian, zaleek Donostia aldean emandako zortzi denboraldietan egindako lana kontuan hartzea espero du.

"Jendeak ni ondo hartzea espero dut. Gauzak ondo egin nituela sentitzen dut, dena eman nuen eta klubari estimua diot", azaldu du Bravok. Halaber, igandekoa "partida oso berezia" izango dela onartu du.

dela onartu du.