Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

ERRUSIA 2018RAKO BERRAUKERA

Irlanda eta Danimarka, azken txartelaren bila

Agentziak | Erredakzioa

Selekzio biek astearte honetan jokatuko dute, joaneko norgehiagokan hutsean berdindu eta gero.

  • Irlanda eta Danimarka, aurrez aurre izango dira astearte honetan. EFE

    Irlanda eta Danimarka, aurrez aurre izango dira astearte honetan. EFE

Irlandak eta Danimarkak Errusiako 2018ko Munduko Txapelketara sailkatzeko Europako multzoko azken txartela izango dute jokoan astearte honetan Dublineko Aviva Stadium zelaian (20:45). Joanekoan hutsean berdindu ostean, erabat zalantzazkoak dira kanporaketaren nondik norakoak.

Europako berraukerako kanporaketak norgehiagoka horrekin itxiko dira, ziurrena guztietatik parekatuena denarekin, hain zuzen ere.

Irlandarrek, Martin O'Neillen mutilek, porrot bakarra jasan dute etxean sailkatze-fasean, Serbiaren aurka (0-1); baina, oraingoan, ezin dezakete berdinketaren aukera baliatu, baldin eta golik gabekoa den, dena penaltietan erabakitzeko asmoz. Hori bai, Irlandako entrenatzailea penaltiak prestatzen ibili da bere mutilekin, estadiora bertaratuko diren 53.000 zaleen sufrimendurako.

Aitzitik, Age Hareide teknikari daniarrak, badaki partida honetan gola sartzeak Danimarkan jokatutako aurreko neurketan egiteak baino balio gehiago duela. Partida hartan hainbat aukera hutsegin zituzten, baina euren alde dute aurreko fasean etxetik kanpo jardun zutenean erakutsi zuten emankortasuna; izan ere, bisitari gisa jokatutako azken hiru lehiak irabazi egin zituzten bata bestearen atzetik.

Horrez gain, daniarrek galdu gabe daramatzate azken zortzi neurketak, eta irlandarrek ezin izan diete irabazi elkarren artean lehiatutako azken bost aldietan.

Horrenbestez, euren jarraitzaileen babesa alde izanik, litekeena da oraingoan etxekoak izatea partidaren agindua eramaten saiatuko direnak, Kopenhagen defentsa-lanetan aritu baitziren erasoko jokoan baino gehiago. Eta, hain justu ere, hori hala izatea espero dute daniarrek, Eriksenen paseetarako eta kontraerasorako leku gehiago egon dadin.