Itxi

Munduko futbol txapelketapelketa

MULTZOEN FASEA

Marokok eta Kolonbiak historia egin dute H multzoan

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Marokoarrek lehen garaipena lortu dute Munduko Txapelketa batean Hego Koreari irabazita, eta Kolonbiak ezustekoa eman du Alemaniari irabazita.

  • Marokoko selekzioko jokalariak. Argazkia: EFE

    Marokoko selekzioko jokalariak. Argazkia: EFE

Marokoko eta Kolonbiako selekzioek historia egin dute igande honetan H multzoan. Marokoarrek lehen garaipena lortu dute Munduko Txapelketa batean (0-1) eta Nouhaila Benzina futbolaria izan da Munduko Txapelketa batean hiyab-a eraman duen lehen jokalaria. Kolonbiak ezustekoa eman du Alemaniari azken minutuan irabazita (1-2).

Marokok historia bikoitza egin du Hego Korearen aurka. Debutarien selekzioak bere lehen garaipena lortu du Munduko Txapelketa batean, multzoen faseko bigarren partidan, Ibtissam Jraidik seigarren minutuan sartutako golari esker, eta bere defentsa Nouhaila Benzina izan da emakumezkoen txapelketan hiyab-a eraman duen lehen jokalaria.

Marokoko selekzioak partida osoa eustea lortu du hiru puntu batu eta Alemaniarekin puntuetara berdintzeko.

Bestalde, Kolonbiak jardunaldiko ezustekoa eman du, azken minutuan Alemania munduko txapeldun bikoitzari irabazita. Azken honek erasoan huts egin du. Alexandra Popp hamaika metroetatik soilik izan da gola sartzeko gai eta final-zortzirenetara sailkatzeko aukera alferrik galdu dute, multzoen faseko jardunaldi baten faltan.

Kolonbiak alemaniarren nagusitasunari eutsi dio erremate gutxiko lehen zatiaren ondoren, bigarren zatian Linda Caicedok gol ikusgarria sartu eta Alemania ukituta utzi duen arte.

Alemaniako selekzioa erasoan ondo aritu ez bada ere, Poppen penaltiarekin norgehiagoka berdintzea lortu du. Hala ere, Kolonbiak ez du amore eman eta Vanegasek buruz korner bat sartu du H Multzoko lider jartzeko.