Itxi

Osasuna

1-3, Numantziaren aurka

Osasunak garaipena lortuta agurtu du urtea

Erredakzioa

Talde gorritxoak 1-3 irabazi dio Numantziari Pajaritosen eta 2015. urtea igoerako playoff postuetan bukatu du.

  • Osasuna. Argazkia: EiTB

    Osasunak garaipena lortu du Numantziaren aurka. Argazkia: EiTB

Osasunak 1-3 irabazi dio Numantziari Pajaritosen eta talde gorritxoak igoerako playoff postuetan agurtuko du 2015. urtea. Azken jardunaldietako bolada txarrari amaiera ematea lortu du talde nafarrak.

Numantzia hobeto zelairatu da, baina ez da abagune argirik sortzeko gai izan. Gorritxoek ere ez dute abagune bakar bat sortu lehen 45 minutuetan. Lehen zatiko abagune argiena Numantziak izan du. Miguel Flañok penaltia egin dio Marc Mateuri, Oscar Diazek egin du jaurtiketa eta Nauzet Perez atezainak baloia desbideratzea lortu du Soriako taldearen gola eragotziz.

Bigarren zatiaren hasieran etorri da Osasunaren lehen gola. Gorritxoek partida guztian zehar izan duten lehen abagunean, 50. minutuan, Maikelek 0-1ekoa sartu du Ninoren erdiraketa bikain errematatuta. Gola sartu ostean Osasunak lasaiago jokatu du. Numantzia berdinketaren bila joan da, eta Osasunak lan egin behar izan du defentsan. Etxeko taldea ez da gola sartzeko gai izan, eta Unai Garciak 0-2koa sartu du korner baten ondorioz, 76. minutuan.

0-2koarekin Osasunak partida erabakita utzi duela ematen iza du, baina Numantziak 1-2koa sartu du Natalioren bitartez, 82. minutuan. Azken hamar minutuetan, gorritxoek gogotik sufritu dute, baina 92. minutuan norgehiagoka guztiz erabakita utzi dute Puckok kontraeraso baten ostean sartutako golari esker (1-3).

Fitxa teknikoa:

1 - Numantzia: Munir; Unai Medina, Orfila, Regalón (Alegria, 60. min), Ripa; Pedraza, Gaztañaga; David Concha (Poquet, 80. min), Marc Mateu, Pablo Valcarce (Nacho, 73. min); Oscar Diaz.

3 - Osasuna: Nauzet Perez; Loties (Redrado, 46. min), Miguel Flaño, David Garcia, Unai Garcia, Javier Flaño; Mesa (Kodro, 74. min), Merino, Jose Garcia (Berenguer, 66. min), Pucko eta Nino.

Golak: 50. min, 0-1: Maikel. 76. min, 0-2: Unai Garcia. 82. min, 1-2: Natalio. 92. min, 1-3: Pucko.

Epailea: Areces Franco.

>Areces Franco.