Itxi

Osasuna

2-1

Osasunak garaipena lortu du Almeriaren aurka

Errdakzioa

Gorritxoek 2-1 irabazi diote Andaluziako taldeari eta bigarren garaipena jarraian lortu dute denboraldi honetan. Chavesek egin du bisitarien gola. Quique eta Coris izan dira etxekoen golegileak.

  • Osasuna. Argazkia: EiTB

    Quique, Almeriari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EiTB

Osasunak 2-1 irabazi dio Almeriari eta bigarren garaipena jarraian lortu du Bigarren Mailan, denboraldiko lehena Sadarren. Gorritxoek irauli egin behar izan dute lehen zatian andaluziarrek sartu duten gola.

Almeriak aurrea hartu du markagailuan Fidel Chavesek sartutako gol bati esker (0-1) eta neurketa maldan gora jarri zaio etxeko taldeari. Bigarren zatian erasora jo dute gorritxoek eta 70. minutuan Quiquek banakoa (1-1) sartu du. Sei minutu beranduago Osasunak bigarren gola sartu du Sebas Corisen bitartez (2-1) eta hiru puntuak eskuratu ditu.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier, Clerc; Roberto Torres (Sebas Coris, m.59) Lucas Torro, Fran Merida, Mateo (De las Cuevas, m. 67); Quique eta Xisco (Arzura, m 84).

1 - Almeria: Rene, Nano, Morcillo, Owona, Fran Rodríguez, Mandi, Tino Costa (Verza, m 73), Pozo, Ruben Alcaraz (Hicham, m.82), Fidel Chaves eta Caballero (Juan Muñoz, m.64).

Golak: 0-1, m.22: Fidel Chaves. 1-1, m.70: Quique. 2-1, m. 76: Sebas Coris.

Epailea: Varon Aceiton.

>Varon Aceiton.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea