Itxi

Osasuna

2-2

Osasunak bina berdindu du Numantziaren aurka

Erredakzioa

Talde gorritxoak bina (2-2) berdindu du Sadarren. Xiscok sartu ditu Nafarroako taldearen bi golak eta Mateu eta Nieto izan dira talde bisitariaren golegileak.

  • Osasuna-Numantzia. Argazkia: @CAOsasuna

    Osasuna-Numantzia (2-2). Argazkia: @CAOsasuna

Osasunak bina (2-2) berdindu du Numantziaren aurka Sadarren eta puntu bat besterik ez du eskuratu Nafarroako taldeak. Numantziak partidako 85. minutuan lortu du neurketa berdintzea.

Gorritxoek hartu dute aurrea markagailuan 7. minutuan Xiscok sartu duen golarekin (1-0). Numantziak, ordea, 31. minutuan berdindu du Mateuren golarekin (1-1), baina pozak ez dio asko iraun talde bisitariari, Xiscok 2-1koa sartu baitu 33. minutuan.

Bigarren zatian Osasuna saiatu da partida kontrolpean izaten eta aurkariak ez ditu abagune asko izan. Hala ere, 85. minutuan, binakoa sartu du Numantziak Dani Nietoren golari esker (2-2).

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Sergio Herrera; Lillo, Aridane, Oier, Clerc; Quique, Lucas Torro, Fran Mérida, Sebas Coris (Mateo, m.77); David Rodriguez eta David Rodriguez (Arzura, m.61).

2 - Numantzia: Aitor Fernandez; Markel, Elgezabal (Pablo Valcarce, m.65), Carlos Gutierrez, Luis Valcarce; Nacho (Larrea, m.65), Escassi, Íñigo Perez, Mateu; Guillermo eta Manu del Moral (Dani Nieto, m.75).

Golak: 1-0, m.7: Xisco. 1-1, m.31: Mateu. 2-1, m.33: Xisco. 2-2, m.85: Dani Nieto.

Epailea: Arcediano Monescillo.

no Monescillo.