Itxi

Futbola

Ez ohiko batzarra

Dekretuaren Legeari erabateko babesa erakutsi dio LFPk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bestalde, Espainiako Futbol Federazioaren eta Angel Villar presidentearen jokaerak gaitzetsi ditu.

  • Javier Tebas, LFPko presidentea. Argazkia: EFE

    Javier Tebas, LFPko presidentea. Argazkia: EFE

Profesionalen Futbol Ligako ez ohiko batzarrak "erabateko babesa" erakutsi dio gaur ikus-entzunezko eskubideen inguruko Dekretuaren Legeari eta Espainiako Futbol Federazioaren eta Angel Villar presidentearen jokaerak gaitzetsi ditu.

"Dekretua futboleko kide guztien onerako izango da eta Futbolarien Elkarteak ez du behar bezala informatu, gezurra baita eskubideak galduko dituztela", adierazi du Javier Tebasek.

Federazioak deitutako greba "ordenamendu juridikoaren kontrakoa" dela "kalteak oso larriak" izan daitezkeela azpimarratu du. Bestalde, aurreko ostiralean aurkeztutako helegitea berretsi du.

Azkenik, Federazioarekin eta AFErekin hitz egiteko prest agertu da Tebas, baina betiere LFPk izenpetuta dituen hitzarmenen barruan.