Itxi

Futbola

BBVA Liga

Zidane, Real Madrileko entrenatzaile berria Benitez kaleratu ostean

A.B.

Florentino Perez presidenteak Rafa Benitez entrenatzaile kargutik kentzea erabaki du. Zinedine Zidane izango da teknikari berria.

2:31

Rafa Benitezek ez du Real Madril entrenatzen jarraituko eta Zinedine Zidane izango da entrenatzaile berria. Hala jakinarazi du Florentino Perez presidenteak astelehen honetan.

Valentziaren aurka lortutako berdinketak (2-2) Real Madrileko Zuzendaritzaren pazientzia agortu du. Benitezen eta jokalarien arteko harremana txarra izan da denboraldi hasieratik, taldeak ez du maila eman Ligan eta Errege Kopatik kanporatua izan da, legez kanpoko hamaikakoarekin jokatzeagatik; Benitezi beste behin gertatu zitzaion gauza bera Valentziako entrenatzailea zenean. Gainera, Bartzelonaren aurka 0-4 galdu zuten Bernabeun. Txapeldunen Ligako multzoen fasean besterik ez du maila eman Real Madrilek denboraldi honetan eta ez da nahikoa izan Rafa Benitezek karguari eusteko. Zaleen eta entrenatzailearen arteko harremana ere ez da ona izan.

Zinedine Zidanek hartuko du lehen taldea entrenatzeko ardura. Frantziarrak Bigarren B Mailako Real Madril Castilla zuzendu du orain arte. Iragan denboraldian ez zuen taldea igoerako playoffean sartu eta denboraldi honetako lehen itzuliaren ostean, II. multzoko bigarren postuan dago sailkapenean, Barakaldo liderrarengandik lau puntura.