Itxi

Futbola

Final-laurdenak

Garitanoren Leganesek Kopatik at bota du Real Madril

Agentziiak | eitb.eus

Santiago Bernabeu futbol-zelaian 1-2 irabazi eta Errege Kopako finalerdietarako txartela erdietsi dute.

  • Leganes, sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

    Leganes, sailkapena ospatzen. Argazkia: EFE

Leganesek partida bikaina egin zuen Santiago Bernabeu futbol-zelaian Real Madrilen kontra kanporaketa irauliz.

Joaneko neurketan zuriek 0-1 irabazi zuten eta bazirudien bueltako partidan dena erabakita zegoela, baina ez. Asier Garitanoren taldeak erakustaldia eman zuen eta 1-2eko emaitzarekin Kopatik at utzi du Real Madril, egun Champions Leagueko txapelduna.

Fitxaa teknikoa

1 - Real Madril: Casilla; Achraf (Carvajal, 69'), Nacho, Sergio Ramos, Theo; Marcos Llorente (Modric, 69'), Kovacic, Isco (Borja Mayoral, 77'); Lucas Vazquez, Marco Asensio eta Benzema.

2 - Leganes: Champagne; Tito, Siovas (Mantovani, 58'), Bustinza, Diego Rico; Brasanac, Eraso; El Zhar (Naranjo, 80'), Amrabat (Raul Garcia, 70'), Gabriel; eta Beauvue.

Golak: 0-1, 31': Eraso. 1-1, 47': Benzema. 1-2, 55': Gabriel.

Epailea: Gil Manzano. Txartel horia Ramos (79), Tito (27) eta Champagne (75)  jokalariek ikusi zituzten.

46.400 ikusle Santiago Bernabeu futbol-zelaian