Itxi

Futbola

Entrenatzailea

Arsene Wengerrek Arsenal utziko du 22 urteren ostean

Agentziak | Erredakzioa

Frantziarrak kargua utziko du denboraldiaren amaieran. Klubak berak eman du entrenatzailearen erabakiaren berri, bere webgunean.

  • Arsene Wenger. Argazkia: Efe.

    Arsene Wenger. Argazkia: Efe.

Arsene Wenger Arsenaleko entrenatzaileak taldea denboraldiaren amaieran utziko duela iragarri du, karguan 22 urte eman ostean. Erabakiaren berri klubak berak eman du bere webgunean.

"Erabakia hausnartu eta klubarekin eztabaidatu ostean, denboraldia amaitzean alde batera egiteko momentua dela uste dut", esan du entrenatzaile frantziarrak.

"Urte gogoangarri hauetan klub honetarako lan egiteko aukera izan dut eta esker onekoa sentitzen naiz. Taldea erabateko konpromisoaz zuzendu dut, eta zintzotasunez. Eskerrak eman nahi dizkiet talde teknikoari, jokalariei, zuzendaritzari eta zaleei, beraiek baitira klub honi bere berezitasuna ematen diotenak. Zaleei taldea babesa ematen jarraitzeko eskatu nahi diet, denboraldia ahalik eta gorenen amaitzeko. Eta Arsenal maite duten guztiei, klubaren baloreak zaintzeko eskatu nahi diet. Nire maitasuna eta babesa daukazue, betirako".

Wenger 1996ko irailean iritsi zen Arsenalera, eta 22 urtetan Premier Leagueko hiru txapelketa eta Ingalaterrako zazpi kopa irabazi ditu.

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Futbola
  • Kirolak