Itxi

Futbola

Ordutegiak

Osasuna eta Athletic, larunbatean; Reala, igandean; eta Alaves, astelehenean, Ligako lehen jardunaldian

EITB MEDIA

Bigarren jardunaldiari dagokionez, Osasuna-Athletic derbia abuztaren 19an, larunbata, jokatuko da, 21:30ean.

  • LaLigako baloia

    LaLigako baloia. Argazkia: Efe.

Futboleko Liga Profesionalak Lehen Mailako lehenengo bi jardunaldien ordutegiak iragarri ditu, LaLiga EA Sports izen berriarekin jokatuko den denboraldiari begira. Lehiaketa abuztuaren 11n, ostiralean, jokatuko diren bi partidekin abiatuko da: Almeria-Rayo eta Sevilla-Valentzia.

Euskal taldeei dagokienez, Osasuna izango da debuta egingo duen lehenengoa. Gorritxoek larunbatean, abuztuaren 12an jokatuko dute, Galizia aldean, Celtaren aurka, 17:30etatik aurrera. Egun berean, baina 21:30etan, Athleticek Real Madril hartuko du San Mamesen.

Hurrengo egunean, igandea, abuztuak 13, Realak Girona hartuko du Reale Arenan 17:30ean. Alavesen txanda, aldiz, astelehenean izango da. Arabarrek Cadizen aurka jokatuko dute Andaluzia aldean 19:30ean hasita.

LaLigak ohartarazi duenez, ordutegiak aldatzeko aukera dago, tenperatura osoa altuak egonez gero.

1. jardunaldiko ordutegiak

1. jardunaldiko ordutegiak

Bigarren jardunaldiko ordutegiak

Bigarren jardunaldiari dagokionez, Osasunaren eta Athleticen arteko derbia larunbatean, abuztuak 19, jokatuko da, 21:30ean. Egun berean, baina 17:00etan, Realak Celta hartuko du Donostian. Eta Alavesek, aurreko astean bezala, astelehenean jokatuko du, oraingo honetan etxean, Mendizorrotzan, Sevillaren aurka.

2. jardunaldiko ordutegiak

2. jardunaldiko ordutegiak

Bigarren Mailako ordutegiak

Lehenengo Mailako lehenengo bi jardunaldietako ordutegiekin batera, LaLigak Bigarren Mailako lehenengo bi jardunladietakoak ere atera ditu. Amorebietak ostiralean, abuztuak 11, jokatuko du, etxean, Levanteren aurka, 19:00etan, eta Eibarrek, berriz, larunbatean, abuztuak 12, jokatuko du, Santanderren, Racingen aurka, 17:00etan.

Bigarren jardunaldian, Eibarrek Elx hartuko du larunbatean, abuztuak 19, 17:00etan, eta Amorebietak etxetik kanpo jokatuko du, Albaceteren aurka, igandean, abuztuak 20, 22:00etan.

1. jardunaldiko ordutegiak

1. jardunaldiko ordutegiak

2. jardunaldiko ordutegiak

2. jardunaldiko ordutegiak