Itxi

Reala

Azken fitxajea

Alfred Finnbogason txuri-urdina da jada

Erredakzioa

lslandiarra aurrelaria da, Heerenveen taldetik dator eta lau urterako sinatu du Realarekin.

  • Alfred Finnbogason islandiarra

    Alfred Finnbogason islandiarra

Realak aurreakordioa lortu du SC Heerenveen Alfred Finnbogason aurrelaria fitxatzeko. Talde txuri-urdinak akordioa ere lortu du jokalari islandiar internazionalarekin Realean joka dezan 2018ko ekainaren 30a arte.

Policlinica Gipuzkoan egindako azterketa medikua gainditu du jokalari berriak.

Finnbogason Reikivaciken jaio zen, 25 urte ditu eta bere selekzioarekin 2010ean egin zuen debuta.

1'84 metrotako altuera du, Holandako Heerenveenetik heldu da eta taldearen aurreko postuak indartzeko fitxatu du Realak.

 

Kirol-ibilbidea

2007 Augnablik (Islandia)
2008 Breiablik Úrvalsdeild (Islandia)
2009 Breiablik Úrvalsdeild (Islandia)
2010 Breiablik Úrvalsdeild (Islandia)
2011 Lokeren (Belgika)
2012 Lokeren  (Belgika)
2012 Helsingborgs IF (Suedia)
2013 Heerenveen (Holanda)
2014 Heerenveen (Holanda)