Itxi

Reala

Deportivoren aurka

Realak puntu gazi-gozoa eskuratu du David Moyesen debutean (0-0)

Redacción

Talde txuri-urdina aurkaria baino gehiago izan da lehen zatian, baina bigarrenean desagertu egin da eta etxekoak nagusitu dira.

  • Deportivo-Reala. Argazkia: EFE

    Deportivo-Reala. Argazkia: EFE

Realak puntu gazi-gozoa eskuratu du Riazorren, Deportivoren aurka (0-0). Moyesen gizonek ondo jokatu dute lehen zatian, baina bigarrenean berdegunetik desagertu egin dira.

Lehiatuta izan da norgehiagokaren lehen zatia. Reala izan da nagusi, baina ezin izan du sarea zulatu. 8. minutuan egin du Realak aurreneko gerturatzea aurkariaren areara, baina Canalesen errematea kornerrera bidali du Lopok. Korner jaurtiketa horretan penalti garbia egin dio Lopok Imanol Agirretxeri, baina epaileak ez du ezer adierazi. 13. minutuan aurpegiarekin atera du Fabricio atezainak Canalesen jaurtiketa, eta 26.ean Castroren erdiraketa bateak ez du errematatzailerik aurkitu.

29.ean donostiarren gola egiteko zorian izan da Carlos Vela. Mexikarrak aurreratuta ikusi du Deporren atezaina, eta txapela batekin saiatu da, baina kanpora joan da, oso gutxigatik. Bost minutu geroago Velarentzat izan da berriro ere gol-aukera, baina ez dio baloiari ondo eman. Atsedenaldira heltzeko bost minuturen faltan, markagailua estreinatzeko abagunea izan du Luisinhok, baina Eñaut Zubikarairen erantzuna ona izan da. 45.ean, gutxigatik ez du Sidneik bere atean gola egin.

Jokoa lauagoa eta aspergarriagoa izan da bigarren zatian. Agirretxek laguntzarik ez du izan erasoan, eta Reala ez da arriskua sortzeko gai izan. 65. ean, Depor markagailuan aurretik jartzeko abagunea izan du Insuak. Realaren jokoak okerrera egin du eta Depor nagusitzen hasi da berdegunean.

Hala ere, 0-1ekoa egiteko parada izan du Velak, baina jokalari txuri-urdinaren errematea kanpora joan da. 79.ean gora joan zaio errematea Jose Rodriguezi. Hiru minutu geroago Rodriguez bera izan da berriro ere protagonista, jaurtiketa arrskutsua eginda.

Victor Fernandezen taldeak dena eman du azken minutuetan, eta Realak bere arean sartuta bukatu du neurketa. Sailkapen nagusian, hamar puntu ditu taldeak.

Fitxa teknikoa:

0 - Deportivo: Fabricio; Juanfran, Insua, Sidnei, Lopo, Luisinho; Jose Rodriguez, Medunjanin, Juan Dominguez (Wilk, 46'); Cavaleiro (Cuenca, 83') eta Helder Postiga (Toche, 74').

0 - Reala: Zubikarai; Carlos Martínez, Elustondo, Ansotegi, De la Bella; Markel Bergara, Granero; Canales (Hervias, 76'), Vela, Chory Castro (Ruben Pardo, 69'); eta Agirretxe (Finnbogason, 87').

 

 

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala gaur